Interneteko albistegia

Artxiboa: 2002 3

A eredua desagertzeko bidean?

Mireia eta Aintzane - Bergara | 2002-03-27 : 10:03 | irakaskuntza

Anjeles Iztueta Hezkuntza Sailburuak 2002-2003 ikasturterako aurrematrikulazioaren datuak aurkeztu zituen herenegun. Datu horien arabera, A ereduak behera egin du aurten ere EAEn: umeen %8k eman du izena A ereduan. D ereduan, berriz, %61ek.

Udalekuak 2002ko webgunea

Udalekuak - Sustatuk aukeratua | 2002-03-27 : 10:03 | bweb

Txandak nola dauden, izena emateko zer egin behar den, era guztietako informazioa... Aste Santuan gaude, baina dagoeneko hasi gara Udarekin pentsatzen. Eguraldiak ere laguntzen du-eta... Udalekuen gaineko berriak jakitzeko webgunea da aurkezten duguna: Abaigar, Bernedo, Goñi eta Urdirotzera uda pasatzera joateko parada.

Goitb-n e-debagoienaz berbetan

Iratxe Bengoa - Goienatik | 2002-03-27 : 10:03 | internet

Goienak programa berezia eskaini zuen e-debagoiena aurkezteko Goitb telebistan. Programa Maria Agirrek zuzendu zuen, eta lau gonbidatuk e-debagoienak izan behar zuenaz jardun zuten.

Bizikletarekin 40.000 kilometro egingo ditu

editorea - Sustatutik | 2002-03-27 : 09:03 | bestelakoak

Sarearen bidez jarraitu daiteke bizikletaz egiten diharduen bidea. 40.000 kilometro egingo ditu eta 29 herrialde zeharkatuko. Eneko Etxebarrieta da bera eta hiru urte eta hilabetean emango dio buelta munduari. Opor egun hauetarako bizikleta ez da izango txarra. Aste Santua ondo pasa!

Euskal literaturaren webgunea, Egunkariaren eskutik

Juan Luis Zabala - Egunkaria | 2002-03-26 : 22:03 | bweb

Euskal Literaturari eskainitako webgunea ireki du Euskaldunon Egunkariak. Gunearen webmaster edo arduradunak, Juan Luis Zabala Pipi idazle eta kazetari azpeitiarrak azaldu digu gunearen nondik norakoa.

Ikuiluetaraino heldu behar da Internet

Gatzagako alkatea - Sustatuk aukeratua | 2002-03-26 : 14:03 | internet

Atzo aurkeztu zen e-debagoiena proiektua. Pilotu izango omen da Euskal Herrian. Hainbatek eman zuten proiektuaren gaineko iritzia, baina originalena, beharbada, Gatzagako alkatearena izan zen, Joxerra Agirreurretarena: "Baserrietaraino eraman behar da teknologia berria. Kableak sats usaina izan behar du!" zioen.

Donostiako II. Antzerki Saria

Edurne - Donostiako Euskararen Udal Patronatua | 2002-03-25 : 14:03 | kultura

Donostiako II. Antzerki Saria Vaiven taldearen "Lotsa gabe" antzerki lanari emango zaio martxoaren 27an Antzoki Zaharrean

Aurkeztu da e-debagoiena

Sustatu - Gatzagatik | 2002-03-25 : 12:03 | internet

Aurkeztu da e-debagoiena. Gaur goizean han izan dira sinatzaile guztiak. MCC, MU, Euskaltel, Debagoieneko Mankomunitatea, Goiena komunikazio zerbitzuak eta Eusko Jaurlaritzako industria saila. Helburua: Euskadi Informazio Gizartean planaren barruan Debagoiendarrengana heltzea teknologia berriak emanez. Ezaugarri nagusiak aurrea hartzea eta lankidetza dira.

Aktore beltzak garaile Oscarretan

Luistxo - Etxetik | 2002-03-25 : 07:03 | bestelakoak

Bi aktore beltzek irabazi dituzte aktore onenentzako sariak aurtengo Oscarretan. Emakumezko beltz batek (Halle Berry) irabazten duen lehen aldia da, eta gizonezkoen kasuan Denzal Washigton bigarrena da (Sydney Poitier bere aurretik, batek daki noiz...). Film onena, a Beautiful Mind.

Zerbitzu teknikoen eta enpresa-aholkularitzakoen sektorea EAEn

Eneko Astigarraga - Prospektiker | 2002-03-22 : 00:03 | enpresa

Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak txosten sektorial berria argitaratu eta saretu du. Plazaratu berri den txostenak Zerbitzu teknikoen eta enpresa-aholkularitzakoen sektorearen azterketa egiten du. Txostenaren helburua sektore honek EAEn duen garrantzia ekonomikoaren ikuspegi orokor bat eskaintzea da.

Ibarretxeri buruzko liburua argitaratu dute

Iturri - Donostiyatik. | 2002-03-21 : 19:03 | bestelakoak

Javier Ortiz kazetariak Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendariaren inguruko liburua argitaratu du. Izenburu zuzen-zuzena du: Ibarretxe. Liburua, nagusiki, elkarrizketa formatukoa da. Ortizek galdetu eta Ibarretxek erantzun. Denetarik: familia, baserria, ikasketak, gustuko kontuak; politika ere bai, noski.

Newroz, kurduen eguna gaur

Informazioa - Kafe Antzokia | 2002-03-21 : 15:03 | bestelakoak

Duela mende asko ospatzen dute kurduek beren aberri eguna, Newroz deitua. Kafe Antzokiak gertu sumatu izan du Kurdistan nazioa, eta, elkartasuna adierazi eta kurduen eguna ospatzeko, Kawa taldea arituko da gaur 22.00etatik aurrera. Talde honetako lau musikariek Kurdistango musika eta folklorea batzen dituzte beren abestietan.

Euskara eta informazio teknologiak: diru laguntza deialdia

Sustatu - Sustatu | 2002-03-21 : 15:03 | dirulaguntzak

Euskarazko kultur edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako diru laguntzen deialdia kaleratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Jaurlaritzako Kultura Sailak deitzen duen beste deialdi batez aparte, hauxe da Internetera eta teknologiara bideratutako proiektu euskaldunak laguntzeko euskal administrazioek eskaintzen duten laguntza-deialdi tajuzkoena.

Arrazakeriaren aurkako eguna zuzenean irratia.com-en

Irratia.com - Irratia.com | 2002-03-21 : 15:03 | bestelakoak

Gaur, martxoak 21 Arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Hori dela eta, Tas-Tas Irrati Librean 24 orduko programazioa ari dira egiten. AHLAN - ONGI ETORRI irratsaioa antenan dago atzoko 19.00etatik gaurko 20.00etara. Irratsaio berezi honetan etorkinek gurean bizi duten egoeraz jardungo dute, besteak beste. Musika ona, gonbidatuak eta sorpresa zenbait izango dira ere.

"Pete Cenarrusak ahoa isilarazi zion Rupérez jaunari"

Maria eta Aitziber - Arrasate Irratia | 2002-03-21 : 13:03 | bestelakoak

Idahon bizi den arrasatearrarekin, Nere Indarekin, elkarrizketa egin du Arrasate Irratiak. Horixe bera jaso dugu Sustatun ere. Hango senatuak Euskal Herriari autodeterminazio eskubidea aitortzen dion adierazpena onartu du. Erabaki horrek hainbat bazter harrotu ditu. Horren gaineko ellkarrizketa luzea duzu hemen.

“Jakingarriak” aldizkaria aurkeztu da, erabat berriturik

Joxe Aranzabal - HUHEZI | 2002-03-20 : 23:03 | irakaskuntza

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate Fakultateak, HUHEZIk, “Jakingarriak” aldizkaria aurkeztu du, diseinu berriarekin. Azken ale honek gai monografiko bat landu du: musika haurren garapenean.

IV. Bilboeszena antzerkialdia Kafe Antzokian

Jabi - Zenbat Gara | 2002-03-20 : 21:03 | kultura

Udaberria hasi berri, urtero legez, Zenbat Gara elkarteak, Kafe Antzokiaren programazioaren barruan IV. Bilboeszena, antzerkialdi zikloa antolatu du. Hiru egunez jarraian era askotako antzerki emanaldiez gozatzeko aukera izango da, publiko eta adin ezberdineri zuzenduaz.

Rip-en letrek indar handia dute oraindik

Maider - Goienkaria | 2002-03-20 : 21:03 | kultura

Karlos Agirreurretak Goienkariak egindako elkarrizketa batean esan duenez: "Baliteke RIP taldearen letrek inoiz baino indar handiagoa izatea orain, putakeria izan arren." Punka zer den ere esan du: "Ezarpenaren aurrean inkonformista azaldu direnen jokaera da punka”

Mandrake Linux 8.2 euskaraz

Josu Waliño - Elhuyar | 2002-03-20 : 11:03 | informatika

Hilabete luzetan itzultzen jardun ondoren, Linux Mandrake 8.2 bertsioa erabiltzaileen esku dago euskaraz. Eusko Jaurlaritzak landutako proiektua izan da hau, eta Elhuyar eta UZEI izan dira itzulpenaz arduratu direnak.

EHUren Euskara Institutua: terminologiaz jardunaldiak

Iñaki Ugarteburu - EHU | 2002-03-20 : 08:03 | hizkuntza

EHUren Euskara Institutuak irailerako prestatu duen Espezialitateko hizkerak eta terminologia izenburuko jardunaldiak aurkeztu nahi ditut, eta arlo horretan ari direnei dei egin nahi die euskara teknikoaren inguruko komunikazioak aurkezteko.

Aurrekoak ››