Artxiboa: 2002 2
Fermin Muguruza 2001 urteko WMCE zerrendan
| 2002-02-28 : 19:02 | kultura
Fermin Muguruza musikariak azken komunikatuan kontatu duenez WORLD MUSIC CHARTS EUROPE zerrendan agertzen da bere azken diskoa.
Manu Chao da lehena, baina, bera bezala, jatorri euskalduna duen Sargento edo Sergent García agertzen da 14. postuan. Hautatutako 150ko zerrendaren ondoren, Alboka, Oskorri eta Tonino Carotone. Muguruza 48.a da.
INSUP + ARIZMENDI = ARINSUP
| 2002-02-28 : 18:02 | irakaskuntza
Ezaguna zaizu INSUP Formation? eta ARIZMENDI? Ba biak batu eta ARINSUP elkartea sortuko dute martxoaren 1ean. Interes ekonomikoko elkarte europarra sortu dute. Baionan aurkeztuko da bihar goizeko 11etan. Bihar izango denaren berri duzu Sustatun.
Euroa erabiltzen ikasi ez eta pezeta ezin erabili
| 2002-02-28 : 11:02 | bestelakoak
Nik banituen libera batzuk, baina Bai Euskarari kanpainako itxulapikoetan bota ditut. Gauza bera egin dut nituen pezetekin ere. Badakizue, gaur 133 urteko historia egin duen pezetari agur esango diogu. Orain euroa erabiltzen eta deklinatzen ikasi beharko dugu.
Alicia Keys, U2 faboritoen aurretik Grammyetan
| 2002-02-28 : 10:02 | kultura
Gaurko egunkariek erakutsi ez diguten arren, banatu dira Grammy sariak. Alicia Keys izan da nagusi. U2-koak ere ez ziren esku hutsik joan, urteko grabaketarik onenaren Grammya irabazi zuten, baina ez dute lortu espero zen guztia.
Dopinga: bota dezala lehenengo harria...
| 2002-02-27 : 20:02 | bestelakoak
Berez lotsagarria bada dopatutako puntako kirolari batek olinpiadetan hiru urre irabaztea, ez dut uste kontua konpondu dutenik berarekin han izan diren puntako kirolariek itzuleran egin dituzten deklarazioekin.
Ustela Saila argitaletxea sortu zen duela 25 urte
| 2002-02-27 : 18:02 | kultura
1977ko martxoan Koldo Izagirrek eta Joxemari Olaizolak Ustela Saila argitaletxea jarri zuten abian. Zazpi urtetan 19 liburu argitaratu zituzten. Orain Interneten, osorik irakurgai daude kolekzio horretako lehen eta azken liburuak.
Mortadelo eta Filemonen apirileko zenbakia dagoeneko sarean
| 2002-02-27 : 12:02 | kultura
Ez da txantxa! Mortadelo eta filemonen kuartel jeneralera egunero-egunero 3.000 lagun sartzen dira. Postalak, gazteleraz dagoen lehenengo komiki elektronikoa, jokoak, mozorroak...
Enpresariek ezingo diote muzin egin Enpresa digitalari
| 2002-02-27 : 11:02 | enpresa
Euskadi Informazio Gizartean ikuspegia aintzat hartuta, enpresek errealitate berriarekin bat egingo dute, eta beren kultura eta lana antolatzeko modua Ekonomia Digitalera egokituko dituzte.
Nor dago botilloi kontuaren atzean euskaldunak, jakina!
| 2002-02-26 : 17:02 | hizkuntza
El País egunkariko EPS igandeko aldizkarian bost orrialdeko erreportajea eskaini zaio botilloi kontuari: zein tokietan egiten diren, partehartzaileen ohiturak, adituen iritziak eta erreportajearen azkenengo zatian, edozein botilloi gauetan ibili ahal izateko eta barregarri ez geratzeko moduko oinarrizko hiztegitxoa
Panorama politiko-intelektuala: lehen / orain
| 2002-02-26 : 15:02 | kultura
Mikel Azurmendiren azken petralkerien inguruan okurritu zait: euskal panorama politiko-intelektuala oso aldakorra da. Zer ziren lehen gauzak, zer dira orain. Nor non zegoen lehen, non dagoen orain. Zer argitaratzen zen herenegun Diario Vasco-n, zer argitaratzen den gaur.
Orainkariak, bapateko albistegiak
| 2002-02-26 : 10:02 | internet
Euskarazko toki hedabideek arin egin behar dute aurrera. Sarean jardutea izan daiteke modurik onena.
Mercedes Clase A: bizitza errealerako egina
| 2002-02-26 : 10:02 | kultura
Kotxe berriarekin joan umea hartzera ikastolara eta, bueno, zelakoak pasa zaizkidan... 21. mendeko bizitza errealak baditu bere koxkak.
Software berriaren merkaturatzea
| 2002-02-26 : 09:02 | enpresa
Software produktu berri bat esku artean duenak aukera bat baino gehiago ditu berau merkaturatzeko. Dena den (nire kasua da) horretarako ditugun aukeren ezagutza oso urria da, sarritan ze pausu ematea komeni zaigun ere ez baitakigu, batik bat gazteok.
Frantziako hizkuntzen txostena, eta euskararen trasmisio etena
| 2002-02-25 : 14:02 | hizkuntza
Unescoren txostenaren ondoren, beste bat Frantziatik. Hexagonoaren mugetan mintzatzen diren hizkuntzen azken estatistikak bildu ditu Ined delakoak (Institut national d'études démographiques): Hizkuntzen dinamika Frantzian XX. mendearen amaieran. Transmisio arazoei arreta berezia eskaintzen die txostenak.
dantzan.com, dantzazaleen gunea
| 2002-02-25 : 10:02 | dantza
Dantzarien eta dantza-zaleen informazio trukea bideratzeko sortu da dantzan.com Albistegi interaktibo bat, dantzari buruzko testuak, argazkiak, hemeroteka, azken argitalpenak eta bibliografia zabal bat aurki daitezke bertan, eta gunera lotuta jaio den posta zerrenda bat.
Elkarri prest dago PPren eta PSEren zerrendetan joateko
| 2002-02-24 : 19:02 | bestelakoak
Jonan Fernandez Elkarriko koordinatzaileak horixe esan du El Correo egunkarian. Horrekin batera, eskatu die popularrei eta sozialistei ez dezatela legez kanpo utzi Batasuna. Sekulako zoritxarra izango litzateke, esan du.
Euskal Herriko Unibertsitate Barrutiaren aldeko Ekitaldi Nazionala
| 2002-02-23 : 13:02 | irakaskuntza
Euskal Herriko unibertsitate barruti bakarra Euskal Herriaren aldarrikapen historikoa da. Mendeetan zehar gure herriak herri normalizatu modura garatu ahal izateko, bertako egitura unibertsitarioa aldarrikatu izan du; hau da, euskaldunok egindako egitura unibertsitarioa eta euskaldunon zerbitzurako. Hala ere, beti ukatu egin digute eskubide hori.
eEuskadi.net, Euskadi Informazio Gizartean planaren ataria
| 2002-02-22 : 13:02 | bweb
Ibarretxe lehendakariak asteazkenean aurkeztutako Euskadi Informazio Gizartean planak badauka jada webgunea. eEuskadi.net domeinuaren bidez desbideratzen zara gune berrira. Bertan jaso dezakezu Planaren testu osoa, atalez atal azaldua. Guk Planak euskarari buruz esaten dituen batzuk laburbildu ditugu.
Zerbitzuak online Justizia.net web berrian
| 2002-02-22 : 12:02 | bweb
Justizia.net zure eskura dago. Ziurtagiriak online lortzeko aukera, doako justizia eskatzeko laguntzaren gaineko informazioa, euskarazko justizia hiztegia kontsultatzeko modua... sartu atea jo gabe.
Web Landarbaso, euskalkiei eskainitako webgune bat
| 2002-02-22 : 09:02 | bweb
Sarean euskarari buruz nahiko orrialde aurkitu ditzakegu, baina ez hainbeste euskalkiei eskainita. Haien artean, Landarbaso webgunea dugu. 2001eko udaberrian sortua, euskalkiei buruz argibide ugari eskaintzen du. Hurrengo lerroetan azaltzen da iragarpen txiki baten gisa webgunearen edukia.

