Artxiboa: 2002 1
90 milioi orrialde ikusten dira hilabetero!
| 2002-01-31 : 13:01 | bestelakoak
Operación Triunfo moduko fenomenorik ez dago. Euskal Herrian barbaridade bat ikusten ei da. Portalmix.com-eko 90 milioi orri klikatzen dira hilabetero. Web honek milioi bat mezu elektroniko jaso ditu dagoeneko.
Beste akademia bat ere badago eliminatzen doazenak hartzen dituena. La otra academia-ko zuzendaria Euskal Herrikoa da. Goienkariak elkarrizketa egin dio Mikel Herzog-i eta Sustatun aurreratzen dizugu.
Kultura jarduerak Euskara Elkarteetan
| 2002-01-31 : 11:01 | kultura
Euskara elkarteek zein paper jokatu behar duten, bilatzen ditugun helburuak eskura ditzakegun, helburu horiek nahikoa zehaztuak dauden Kultura kudeatzeaz jardun zuen Jon Abrilek Gernikako jardunaldietan.
ESOP, tresna interesgarria langileentzat
| 2002-01-30 : 22:01 | enpresa
Estatu Batuetan sortu zen 1974an, baina poliki-poliki zabalduz joan da munduan zehar. ESOP (Langileek Akzioetan Parte Hartzeko Plana) aztergai izango da egun hauetan Mondragon Unibertsitatean. AEBko eta Euskadiko hainbat adituk aztertuko dute urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean formula hori egokitzerik ba ote dagoen Euskadira.
Milio pezeta pila ederra Madrili
| 2002-01-30 : 17:01 | bestelakoak
Euskal Herritik 500.000 milioi pezeta baino gehiago joaten zaizkigu Espainia aldera. Hein haundi batean gure herriaren kontra erabiltzen dituen eskumenak ordaintzeko. Besteak beste, armada, errege-etxea eta polizia. Debagoinekoa adibide da zifretan ere. Debagoienak bakarrik 12.411 milioi pezeta ordaintzen ditu.
IkasWorld, irakaskuntza telematikorako plataforma
| 2002-01-30 : 16:01 | irakaskuntza
eFaber enpresa bizkaitarrak, "IkasWorld" irakaskuntza telematikorako plataforma berria kaleratu du. Plataforma inguru eleanitzetan erabilia izateko diseinatua dago, eta euskarazko bertsioa jadanik eskuragai dago.
Euskal Barrutia
| 2002-01-30 : 13:01 | irakaskuntza
Euskal Barrutiaren beharra
Euskal Herrian hiru barrutitan banatuta egotea ez da gaurko kontua. Horrek eragin du normalizatuta ez dagoen hizkuntza eta kultura oztopatzea. Unibertsitatearen kasuan kontu bera, nahi eta ezin. Horri irtenbidea aurkitu nahian EHUBAM elkarte berria.
Kaxiano, Lizartzako itsua, zendu da
| 2002-01-30 : 12:01 | kultura
Antzuolan jaio zen Kaxiano, Gipuzkoako herri txiki batean, eta Lizartzan urte askoan bizi izan ondoren hil da 69 urte zituela. Diskografia zabala utzi du Kaxiano Ibargurenek. Internetean ere badago bere aztarnarik. MP3ak ere entzun daitezke. Mundu zabalean ere ezagun!
Noam Chomsky terrorista dela adierazi dute
| 2002-01-30 : 11:01 | hizkuntza
Linguistika modernoaren eragile eta fundatzailea Terrorista? XX. Mendeko intelektual ezagunenetako bat terrorista? Kapitalismoaren eta bere herrialdeko inperioaren kontra egin duen gizona epaitua?
Europar Batasunak txalotu egin du Turkiak adierazpen askatasunaren aldeko apustua egin izana. Hori egin ostean, herrialde hau legea erabiltzen ari da Chomskyren editorea jazartzeko.
Teknikerren proiektuak, Europako berrikuntza-sarean aipagai
| 2002-01-30 : 10:01 | enpresa
Tekniker euskal ikerketa zentroaren bi proiektu azaldu dira Cordis Focus aldizkariaren aukera teknologikoen azken ale berezian, eta baita Interneteko Cordis-en marketplace edo kontaktuen merkatu birtualean.
EGAren atariko proba egiteko beste programa bat
| 2002-01-29 : 15:01 | hizkuntza
Nafarroako Gobernuak kaleratu du aplikazio hau, eta Interneten jarri dute.
Interneten erabilera euskara elkarte batean
| 2002-01-29 : 11:01 | hizkuntza
Internet eta teknologia berriak herri-erakundeentzako baliabide gisa. Izenburu horrekin izan nuen Topagunearen Jardunaldietan hitzaldia emateko aukera. Hiru urrats proposatu nituen, erakunde batek Interneti etekina ateratzen hasteko. Bi, teknikoki errazak, eta barrura begirakoak, erakundearen barne-funtzionamendurakoak. Hirugarrena, kanpora begirakoa, gizartearekin eta bezeroekin harremanak izateko orduan, teknikoki konplexua da, baina, era berean, erakundearentzat erabilterraz eta moldaerraz izan behar du (eta izan daiteke).
Gipuzkoa 2020 Hausnarketa Estrategikoa
| 2002-01-28 : 16:01 | bestelakoak
Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa 2020 izeneko hausnarketa estrategikoaren prozesua abian jarri du. Koiunturetatik at dagoen etorkizunari buruzko hausnarketak behar-beharrezkoa ditugularen oinarrian.
Urtarrilaren 30ean Hausnarketa Estrategikoko Jarduera Txostena aurkeztuko bada ere, orain arte egindako hainbat lan eta txosten dagoeneko sarean daude.
Bertso Eguna: Teknologia berriak eta bertsolaritza uztartzeko arazoak
| 2002-01-28 : 10:01 | kultura
Larunbateko Bertso Egunak Kursaala betetzea lortu zuen. Ez gintuen hainbertze ase, eta teknologia berriak eta bat-batekotasuna lotzeko zailtasunak agerian utzi zituen
Euskararen kalitatea
| 2002-01-28 : 09:01 | hizkuntza
Euskonews & Media aldizkariaren azkenaurreko alean argitaratu zen euskararen kalitateari buruzko iritzi-hausnarketa laburra. Luis M. Larringan egileak sei-zazpi mila karakteretan azaltzen du arazoa zertan den. Ona eta gutxi, hartu gabe ez utzi.
Euskal Kaktus, landare mamitsuei eta kaktoei eskainitako lehen webgune euskalduna!
| 2002-01-26 : 13:01 | internet
Euskal Kaktus 2001eko ekainaren 1ean sortutako webgune informatibo euskalduna dugu. Artikulotxo honetan guneko iragarpena egite da, bertan jorratzen diren gaiak aipatuz. Beraz, landareak gustoko badituzu (bereziki kaktoak eta mamitsuak) edota ezagutu nahi badituzu irakur ezazu artikulu hau.
Argia Sariak: Goienkaria prentsan, Zientzia.net sarean
| 2002-01-25 : 19:01 | kultura
Goienkaria, prentsa alorrean, eta Zientzia.net ataria Interneten. Horra aurtengo Argia Sarietako bi. Gaur arratsaldez banatu dituzte sariak Argiak antolatutako urteroko kazetaritza euskaldunaren zita ezagunean.
Irakaslegai elebidunentzako euskara-probak EHUn
| 2002-01-25 : 18:01 | irakaskuntza
EHUn akademi ikasturte honetan atera daitezkeen plaza elebidunak kontuan izanik, eta plaza hauek ahalik eta lasterren bete daitezen, euskararen jakite-maila frogatzeko probak egingo dira otsailean.
Erakundeen euskalduntzea
| 2002-01-25 : 13:01 | bestelakoak
Hitzarmengintzaren inguruko kudeaketaren edo gestioaren inguruan ponentzia idazteko eskatu didate, eta hementxe daukazu emaitza. Sei urte daramatzat hitzarmengintzan, eta epealdi horretan ikusi eta ikasitakoan oinarritu naiz batik bat. Batzuetan, denboraren poderioz neuk ikasitakoa eta auzoan irakatsi didatena deskribatzen dut, eta, bestetan, egiten ez dudana baina egin beharko nukeena azaltzen saiatu naiz.
Errekerimenduak kudeaketa administratibo-ekonomikoan
| 2002-01-25 : 12:01 | bestelakoak
Gernikan izandako ponentziek eman dute eztabaidarako gairik. Lehenengo honetan zenbakien kudeaketaz jardun du Joxe Mari Iraolak. Bi atal berezi ditu eta ponentzia horrelaxe dago osatua: bata kudeaketa administratibo-ekonomikoari buruzkoa da: Kontabilitatea behar-beharrezkoa dela dio edozertarako. Bestea, artxibategien sistemari buruzkoa: Zer artxibatu? Zer ez? Pistak ematen ditu.
Gipuzkoako bost herritako komunitate euskaldunaren bizindar etnolinguistikoa aztergai.
| 2002-01-24 : 14:01 | hizkuntza
Komunitate euskaldunaren bizindar etnolinguistikoa aztertzen ari dira Gipuzkoako bost udal, EHUko Soziologia Sailarekin sinatutako lankidetza hitzarmenari esker. Izan ere, Andoain, Arrasate, Bergara, Hernani eta Lasarte-Oriako egoera soziolinguistikoa aztertzen ari dira Iñaki Martinez de Luna eta Ibon Usarralde soziologoak, udal horiek eskatuta.
