Teknologia albisteak

Euskalapps.net jaio da, euskarazko aplikazioak batu eta sustatuko dituen webgunea

Erabiltzailearen aurpegia
2013-01-19 : 11:01
Gero eta nabarmenagoa da euskararen presentzia sarean, eta horren adibidea da Euskalapps.net. Webgune berriaren helburua da euskarazko aplikazioak sustatu, promozionatu, garatu, saldu eta ezberdinen arteko sorkuntza bultzatu. Smartphone eta tablet-entzat euskarazko eduki digitalen sorkuntza bultzatuko du Euskalapps.net atariak.
Euskal hiztunen komunitatearentzat eta, batez ere, gailu mugikorrentzat euskarazko aplikazioak sortuko dituztenen erreferentziazko webgunea bilakatu nahi du Euskalapps.net-ek: bai kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat zein aplikazioen egileentzat ere.

Web kanal berriak plataforma anitzeko sarrera izango du mugikorren aplikazioetara (IOS, Android, Windows Phone, Meego, BlackBerry…). Gainera, Euskalappsek soluzioak eskainiko dizkiete aplikazioentzat leku zentralizatu, fidagarri eta kalitatezkoa nahi duten erabiltzaileei. Bertatik deskargatu ahal izango baitituzte benetan erabiliko dituzten euskarazko aplikazioak.

Mugikorrentzat euskarazko aplikazioak garatuko ditu

Mugikorrentzat euskarazko aplikazioak garatzeko ekimena da Euskalapps. Hori dela eta, plataforma berriak egileen esku jarriko ditu erreminta zein interfazeetarako sarbideak, horrela sareko aplikazioak programatzeko. Era berean, webgune berriak aukerak eskainiko ditu garapenean diharduten pertsonen arteko harremanak sendotzeko.

THE MOVIE VIRTUAL S.L.k sortu du Euskalapps.

Erantzun

Sartu