Sustatu.com Irudiak

Zelan berotzen naizen zu kartelak kentzen ikustean
Pankarta erraldoia jarri dute Elgoibarko Merkatu Plazako eraikinaren aurrealdean. Elgoibarko Gazte Asanbladak sinatuta dago, eta, dirudienez, ez daude gustura kartelak kentzen dizkietenekin: "Kaixo lagun maitea;
ezin dozu imajinau
zelan berotzen naizen zu
kartelak kentzen ikustean."

Kutxa berriaren logoa
Kutxa eta BBK elkartzen badira Euskadiko Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea hartuko du erakundeak izen ofizialtzat, baina Kutxa izena izango da marka komertziala. Logoa ere ezagutzera eman dute egunotan, K beltza eta puntu gorria, Paradox estudioaren sorkuntza. Foro batean, kontestu desberdinetan nola irudikatu duten filtratu da gainera.

Salbatu Lois prakak
Espainian famatuenak ziren jeans prakak, Lois markakoak, egiten zituen etxea itxi egin zuten urrian (Saez-Merino enpresa), eta 400 lagun kalean gelditzekotan ziren. Nostalgia eta ekintzailetzaren artean, ekimen bat abiatu zen Interneten, Erreskatatu Lois. Azkenean, ordea, badirudi beste enpresa batek erosi duela marka.

Euskarajatormetroa
Pello Zabalaren higrometroari begira, Juan Kruz Lakastak ateraldia asmatu zuen joan den igandeko Berriako Serio Demonio atalerako, Zaldi Eroak ilustratua. Lastima da atal hori ez dela sarean egoten, baina hemen duzue pasartea: "Berriaren merchandising ildo berritzaile horri jarraiki, Toñi Foroan produktu sorta oso bat prestatu dugu. Bat: Talibanaren euskarajatormetroa. Ergatiboa gaizki erabiltzen bada, makilari eusten dion talibanaren eskuak “Zaindu ergatiboa” dioen karteltxoa seinalatzen du. Euskaraz gaztelerazko hitzak tartekatzen direlarik, Euskañola bekatua da dioen afixaraino igotzen da. Eta gaztelera hutsez mintzatzen bada, Talibanak “Vade retro Satanas!” dioena markatzen du."

Pello Zabalaren higrometroa
Airearen hezetasuna neurtzen duen gailua da higrometroa. Badago modelo tradizional bat, mahai gainerako, zeinean fraide batek erakusten duen eguraldiaren joera. Horen aldaera sortu du Berriak Pello Zabala Arantzazuko fraidearen laguntzarekin. Azaroaren 30a arte eros daiteke 30 euroan.

Emakume ikusezina
EHGAMen blogean aurkitu dugu irudi hau (eskerrik asko, Jon S., erreferentziagatik). Azaroaren 25ean emakumearenganako indarkeriaren kontrako eguna dela eta sortu dute, Durangoko Azokako kartel honezkero ezaguna erreferentzia gisa hartuta.
Irudiaren jatorria, beste blog honetan dago, Gerediagarena oso sexista iruditu zitzaion batek egin zuen lehen bertsioa.

Kartel hau matxista omen da
Duela aste batzuk erakutsi genizuen kartel hau, baina orain berriz albiste da, Eusko Jaurlaritzako Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak matxista iritzi diolako Gizon ikusezina Azokan lemari, berez lema hori kartelean ageri ez den arren. Karteleko pertsonaia gizonezko edo emakumezkoa den, hori ere ez da ondoegi nabari, egia esateko.

Munch-en irrintzia
Legez kanporatutako ezker abertzalearen azken kanpainaren motiboa irrintzia da, ikono kultural ezagunen gainean egina. Batetik Edvard Munch norvegiarraren Oihua margolana du abiapuntu, lan dramatiko bat, baina era berean, Keith Haring-en estiloko pertsonaia koloretsuak tarteko, Euskal Herriko mapa erakusten duen irrintzi positibo bat bihurtzen da.

Wall Street-eko zezena
New York-eko finantza distrituan dagoen zezenaren estatua hau hainbatetan agertzen da errekurtso-irudi gisa Wall Street mintzagai denean. Ingelesez merkatu hartza (bear market) esaten dute depresioa denean, eta merkatu zezena (bull market), ekonomia gorantz doanean. Beste asoziazio sinboliko bat Merry Lynch banku ezagunaren logotipoarekin egin daiteke. Baina artelanak oso jatorri bitxia du: artista batek bere kasa egin zuen, eta kale kantoi batean utzi zuen 1989an, kamioia eta garabia gau baterako alokatuta, baimenik gabe. New Yorkeko udala kentzekotan egon zen, baina protestak izan ziren, eta bere balio turistikoaz jabetuta, utzi egin zuten, tokiz aldatuta, hori bai.

Ordenagailuen euskaratzea eskatzeko
Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) taldeak irudi hau atera du, unibertsitateetan gaztelaniaz dabiltzan ordenagailu publikoetan itsasteko atzeko plano gisa.
Puntu beltzaren ideiaren inguruan, beste irudi batzuk ere prestatu ditu EHBEk.