Teknologia albisteak
2

Lau begiratu euskararen norabideari, hitzaldi zikloa

Erabiltzailearen aurpegia
2012-09-10 : 19:04

Arrasateko AED euskara elkarteak antolatuta, "Lau begiratu euskararen norabideari" hitzaldi zikloa egingo da udazkenean. Lorea Agirre kazetari eta Huheziko "Sorguneak" taldeko kidea izango da lehenengo gonbidatua, irailaren 25ean. "Nor izateko" hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 7etatik aurrera, Kultur ateko Jokin Zaitegi aretoan. Ondoren, Pako Aristik, Jon Sarasuak eta Kike Amonarrizek hartuko dute lekukoa, urrian, azaroan eta abenduan, hurrenez hurren.   

Pako Aristi kazetari eta idazlea urriaren 23an hurbilduko da Kultur atera, "Euskara, hizkuntza bat bere bakardadean" hizpide hartuta.

Azaroaren 28an, berriz, Jon Sarasua polifazetikoa izango dugu hizlari, "Norabideari buruz dozena bat gogoeta" eskaintzeko.

Kike Amonarrizen txanda abenduaren 19an iritsiko da (HASIERAN 13an programatua, gero ZUZENDUA). Telebista gizon eta soziolinguista tolosarrak "XXI. mendeko euskaldunak: nola ari diren aldatzen gauzak, kamarada" kontatuko digu, tonu umoretsu eta baikorrean, seguru.

Horixe bada, AEDren gonbitea, Arrasatetik. Saio guztiak ordu eta toki berean izango dira: arratsaldeko 7etan, Kultur ateko Jokin zaitegi aretoan.   

Erantzunak

2012-11-28 : 09:45

Gaur Jon Sarasuaren txanda da AEDren ziklo honetan. 19.00etan da hitzaldia, Arrasateko Kultur Aten: "Norabideari buruz dozena bat gogoeta".

Aurreko bi hitzaldien kronika zehatzak bidali zizkigun AEDk, honekin ere bai, espero dugu irakurtzea hurrengo egunetan. Aurrekoak:

Lorea Agirre: http://sustatu.com/aedelkartea/1348738518

Pako Aristi: http://sustatu.com/aedelkartea/1351180179

2012-12-11 : 13:57

AEDkoen hitzaldi sortan, Kike Amonarrizena astebete atzeratu da, abenduaren 12tik 19ra.

Bitartean, gorde dezagun hemen Jon Sarasuak emandakoari AEDk egindako kronikaren esteka: http://sustatu.com/aedelkartea/1354256869

Erantzun

Sartu