Gure Esku Dago jaio da, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika
| atzo : 19:37 | automatikoa
Guztia irakurri (youtube.com) »»
Gure Esku Dago @GureEskuDago | 2013-05-25 17:08
[BIDEOA] Gure Esku Dago jaio da, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika youtube.com/watch?v=4uT3S3… @berria
"Leiho indiskretua", Koldo Almandozek Twitter hizpide
| atzo : 17:45 | automatikoa
Hitchcockekin “Rear Window” (“Leiho indiskretua”) pelikula egin nuenetik, ez dut nire apartamentua utzi. J.B. Jefferies naiz. Pelikula hartan James Stewarten aurpegia erabili zuen argazkilaria. Grace Kellyren aurpegia zuen Lisa Carol lirainak, aspaldi abandonatu ninduen bibote fin eta plastikozko domina ugari zeramatzan Europako printzipe batekin ezkontzeko. Pelikulan erabiltzen nuen gurpildun aulkiak zakarretan amaitu zuen, eta apurtu nuen ezker hankaz negu parteko egun hotz eta hezeetan soilik akordatzen naiz.
Guztia irakurri (gaur8.info) »»
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2013-05-25 14:54
Koldo... hor zaude? Hala bada ala ez bada, gaurko artikulua asko gustatu zait gaur8.info/edukiak/201305… [K.Almandoz Gaur8n Twitter&voyeurismoa]
Elikadura burujabetza eta tokiko garapena
| atzo : 12:16 | automatikoa
Guztia irakurri (prezi.com) »»
gaztelumendi @iPtx | 2013-05-25 10:43
Elikadura burujabetza eta tokiko garapena prezi.com/pbls2zvpq6wp/e… #eraldalab #olatutalka #ekonomia
Ustez Urbiakoa zen basurdeen bideoa Europa ekialdean hartutakoa da
| atzo : 08:31 | automatikoa
Hainbat dei egin ondoren, azkenean argitu da EHNEk Urbian grabatuta zegoelakoan zabaldu duen bideoa ez dela Euskal Herrian hartua, Europa ekialdean baizik. Bideo bera Youtuben dago ikusgai orain dela bi urtetik, eta 200.000 bisitatik gora jaso ditu. Gainera, ez da lehen aldia beste leku batekoa delakoan zabaltzen dela, behin baino gehiagotan zabaldu baita, itxuraz. EHNEk barkamena eskatu du bideoa oker zabaltzeagatik eta horrek sor ditzakeen eragozpenengatik, baina hori alde batera utzita, basurdeen ugalketa arazo bat dela azpimarratu du.
Guztia irakurri (berria.info) »»
Berria.info @berria | 2013-05-24 17:11
Ustez Urbiakoa zen basurdeen bideoa Europa Ekialdean hartutakoa da #EHNE @EHNEsindikatua bit.ly/10Y51XK
Euskal zinemaren etorkizun hurbilaz (Miren Manias)
| 2013-05-24 : 13:48 | automatikoa
Asko dira oraindik euskal zinema industriarik ez dugula sinisten dutenak. Zerbait existitzen bada, “mini industria” bezala definitzen du esaterako Jon Garaño ‘Loreak errepidean’ euskarazko film luzearen zuzendarietako batek. Haren ustez, euskal zinema Euskal Herrian ekoiztutakoa da; berdin dio, aldiz, zuzendaria euskalduna ez bada eta filma Hego Euskal Herritik kanpo errodatzen bada. Beraien pelikula errodatzen amaitzeko egun batzuk besterik ez zaizkie falta, eta aurreikuspenak betez gero, aurten estreinatuko dute. Carlos Juarez EPE-APV euskal ekoizleen elkarteko presidentearen esanetan, berriz, euskal industriaren maila baxua da eta, ondorioz, ezin daiteke euskal zinemataz hitz egin.
Guztia irakurri (irudizetaeuskaraz.wordpress.com) »»
Miren Manias @beavis | 2013-05-23 13:32
Euskal zinemaren etorkizun hurbilaz idatzi dut @katixagirre @miriam_frances eta @josuzinez -en blogean irudizetaeuskaraz.wordpress.com/2013/05/23/eus…
Alaves futbol taldearen 'Orain bai!' spota sortu du Arteman Komunikazioa enpresak
| 2013-05-24 : 08:47
Grabaziorako bi egun eta post-produkziorako beste bi egun behar izan dira 'Orain bai!' spota sortzeko; aurretik, baina, Alavesen marketin sailak produkziorako lan guztiak bideratu behar izan ditu. Taldearen webgune ofizialean, dagoeneko 13.000 bisita jaso ditu spotak eta sare sozialen bitartez egindako zabalkundea ere handia izan da.
Alaves_orain bai from Arteman Komunikazioa on Vimeo.
Lorea Agirre kazetaria, euskararen normalizazioaz, Faktoria saioan
| 2013-05-23 : 19:09 | automatikoa
Lorea Agirre, kazetaria eta antropologoa da, eta Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egindakoa. Gaur egun HUHEZIko irakaslea da. Euskararen eta euskal kulturgintzaren inguruan asko galdetu du, asko pentsatu eta asko ikertu du. Gaur, Euskadi Irratian izan da, euskararen normalizaziori buruz solasean.
Faktoria @faktoriaEITB | 2013-05-23 11:23
Lorea Agirreri egindako elkarrizketa. eitb.com/eu/audioak/oso…
LOMCE = erlijioa + sexismoa + elitismoa X espainolismoa
| 2013-05-23 : 16:19 | automatikoa
Espainiako Estatuak ezarri duen LOMCE legearen aurka agertu dira Ikasle Abertzaleak eta Eskola Eskola Publikoa Gaur Bihar plataforma. Besteak beste, erlijioak hartuko duen garrantzia, eta lege elitista, espainolista eta sexista dela salatu dute. EHIGE, BIGE eta SAREAN elkarteek osatzen duten Euskal Eskola Publikoa Gaur Bihar plataformak salatu du inposizioa dela “erlijioa irakasgai curricular moduan sartzea”. Izan ere, ez dute uste gainerako irakasgaien egutegi eta ordutegia baldintzatzea bidezkoa denik.
Guztia irakurri (argia.com) »»
ARGIA @argia | 2013-05-23 10:37
LOMCE = erlijioa + sexismoa + elitismoa X espainolismoa argia.com/albistea/lomce…
Fakultatean erdaraz
| 2013-05-23 : 13:59 | automatikoa
MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean euskaraz bizi gara. Jakina, gazteleraz eta ingelesez ere ematen dira eskolak, baina, hizkuntza ardatza euskara da. Euskaraz egiten dira bilerak eta tramite administratiboak, eta euskara hutsezkoa da ikasle-irakasle harremana. Baina, hala ere, gero eta gaztelera gehiago entzuten da bazterretan... Gazteleraz, batez ere, ikasleak jarduten dira.
Guztia irakurri (ilaket.com) »»
Goio Arana @goioarana | 2013-05-23 12:15
Mezu berria I laket blogean: Fakultatean erdaraz. bit.ly/16T25nh
Herriko Euskalgintza Janzten aditu-titulua antolatu dute Topagunea eta HUHEZIk
| 2013-05-23 : 10:06 | automatikoa
Euskaltzaleen elkarteetako kide zein herrietan antolatuta dabiltzan gainontzeko euskaltzaleei zuzendutako formazio eskaintza interesgarria antolatu dute Euskaltzaleen Topaguneak eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZIk. Aspaldiko asmo eta helburuei erantzunez sortu da eskaintza berria, herrietako euskalgintzaren formazioan eta transmisioan eragin nahian, beti ere. Teoria eta praktika uztartu nahi ditu Herrietako euskalgintza janzten aditu-tituluak eta horretarako, aurrez aurreko saioez gain, tutore mintegiak aurreikusi dira eta lanak ere egin beharko dituzte parte hartzaileek.
Herriko euskalgintza janzten I from Ekthuhezi on Vimeo.
Guztia irakurri (topagunea.org) »»
topagunea @topagunea | 2013-05-21 13:25
Herriko euskalgintza janzten aditu titulua topagunea.org/prestakuntza/h… 2013/14 ikasturtea
