Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari sariaSustaturen 5. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien artean sariketa ere antolatu dugu. Gaur hasi eta abenduaren 11 aurretik euskarazko blogosferan argitaratzen den blog mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk. Blog mezua proposatzeko, erantzun-hari honetan utzi erantzuna. Sustaturen urteurren sariketaOrain egun batzuk argitaratu genuen moduan, Sustatuk 5 urte bete ditu hil honetan. Urteurrena ospatzeko zenbait ekitaldi antolatuko ditugu, eta euren artean, sariketa hau. Gaur hasi eta abenduaren 11 bitartean, euskarazko blogosferan argitaratzen den blog-mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk. Artikulu interesgarri bat, argazki edo bideo bat (blogariak berak egina, noski), okurrentzia bat edo erantzunetan eztabaida piztu duen ustekabeko artikulua, albiste original bat... Halako post onena sarituko dugu. ArauakSariketan parte hartzeko, ondorengo arauak jarraituko ditugu:
Sari-banaketa abenduaren 13an ArrasatenSari-banaketa abenduaren 13an egingo da, Arrasateko kultura etxe berrian. Ekitaldi horretan ospatuko dugu Sustaturen 5. urteurrena, lagun artean eta ekitaldi berezi batekin. Hemen dago informazioa eta izena emateko, datu-orri hau bete mesedez. Sariketa honetan parte hartzen dutenen artean (irabazlea salbu), bi iPod nano zozketatuko dira. Urteurren-ekitaldian egingo da zozketa eta bertaratutako blogarien artean egingo da zozketa (sariketara aurkeztu direnen artean). Adi, beste batzuen blog mezuak proposatu badituzu, ez zara zeu sartzen sariketan, blogari horiek baizik, eta joaten badira bakarrik sartuko dira zozketan. iPod bat nahi baduzu, ez lotsatu, eta zeure burua proposatu. Oharra: lehiaketan parte hartzeak berak esan nahi du arauok onartzen direla: batetik, oinarri hauek oso-osorik; bestetik, lehiaketaren antolakuntzak oinarriak ulertzeko eduki dezakeen era. Proposamenak egitekoBlog mezua proposatzeko, erantzun-hari honetan utzi erantzuna. |
|