Urteurren jaiko aurkezpenakBi hizlari gonbidatu izan genituen urteurren jaian, Ed Freyfogle amerikarra eta Iban Zaldua. Ondoren, Sustatu sortu duten enpresen izenean, Luistxo Fernandezek (CodeSyntax) eta Iban Arantzabalek (Goiena) hartu zuten hitza. Ed Freyfogle ingeniari estatubatuarra da, eta Londresen bizi da. Interneteko Lokku konpainiaren fundatzailea da Javier Etxebeste euskaldunarekin batera. Nolabait, Lokkuren oinarri teknikoa da Freyfogle, eta beren produktua, Nestoria, etxe-bilatzaile britainiarra, web 2.0 delako aplikazio multzo horretan Europan egin den saio sendoenetakoa. Nestoria egin aurretik, Overture bilaketa enpresaren Erresuma Batuko arduraduna izana da, eta Yahoo-ko Europako bilaketa zerbitzuen burua. Yahoo-ko Europako unitate horretan, Londresen, ezagutu zuen Javier Etxebeste, berau hango zuzendari zela, eta hurbiltasun hartatik sortu da gaur egun duten partaidetza. Hauxe da utzi zigun presentazioa. Diapo asko, baina azkar-azkar pasatu zituen, jarraitzen atsegina egin zen aurkezpen bizi batean: Iban Zaldua historia irakasle eta idazlea da. Donostian jaio zen eta Gasteizen bizi da. 2006. urteko Euskadi Literatura saria. Teknofobiari ihes egiten dion intelektual gutxienetakoa (tira, teknofobia gero eta urriagoa da, esan dezakegu), literaturan ipuinak idatzi izan ditu batik bat, eta euskaraz zein gazteleraz argitaratu ditu bildumak. Interneten, Volgako Batelariak blogaren sortzailea da, beste lagun batzuekin batera. Han botatzen dituzten harrikaden estiloan ekarri zuen aurkezpena Arrasatera, Zalduak sekula egin duen lehen powerpointean: Luistxo Fernandezek Sustaturen izaeraz, kazetaritz ote den ala ez, ironia apur batez jardun zuen: Iban Arantzabalen aurkezpenean ez duzue testu askorik irakurriko, hitz gakoak, eta haien inguruan berbetan esplikatu zituen esan beharrekoak. Hitz gako horien artean, komunitatea azpimarratu zuen Arantzabalek: |