Sustatuk 5 urte: urteurren jaia eta sariketaSustatuk 5 urte bete ditu 2006ko azaroan. Urtebetetze ospakizunaren ardatzak bi izan dira: Urteurren jaiaArrasaten elkartu ginen, Klaustroa kultura etxean, abenduaren 13an (asteazkena), 18.30etan. Argazki sorta batzuk hemen: CodeSyntax, Goiena, Zaloa, Joxe. SariketaLehiaketa antolatu genuen, blog mezurik onena (abenduaren 11a arte) euskal blog batean. iPod oso bat lehen saritzat, eta aurkezten diren guztien artean, bi iPod nano zozketan.
Irabazlea, The Indezents blogeko mezu hau izan zen, eta haren egile gazteak, Mikel Alvarez beasaindarrak, eroan zuen sari nagusia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak emanda:
Epaimahaiak finalista batzuen artean erabaki zuen tartean, eta mezu honetan dago jasoa erabakia. Zozketa ere egin zen, aurkeztutako eta bertaratutakoen artean, eta Mikel Iturriak (Harrikadak) eta Goio Aranak (Superbai), eroan zuten iPod Nano bana. |