Teknologia albisteak

EITBren Nahieran app berria primeran dabil

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-02-24 : 10:53

Nahieran app berria estreinatu du EITBk. Web bidez eskaintzen duen guztia, orain aplikazioan ere bai, irrati eta telebista saioen katalogo oso batekin. Android bertsioa ederto konektatzen ahal da telebistara, Chromecast edukita. Jaitsi iOS edo Android bertsioa.

Probatu dugu (Android bertsioan) eta ederto dabil. Albistegietan, azken 15 egunetakoak ikusi ditugu: ez dakigu hori 'topea' izango den, edo bereziki orduan hasi zirelako aplikaziorako aleak artxibatzen. Beste programa batzuen kasuan, artxiboa oso konpletoa da. Ikusi, adibidez, Faktoria irrati programaren ale multzoa:

 

Programa gogokoak norberaren zerrendan gordetzeko aukera dago. Zuzeneko seinaleak ere badaude aplikazioan, sei irrati kanalenak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EITB Musika eta EITB Euskal Kantak) eta hiru telebista seinalerenak: ETB1, ETB2 eta EITB Basque nazioartekoa.

Ikuskatzeko interfazean, ikusi dugu azpidatzien dirudien ikono bat, baina ez zaigu aktibatu (ez behintzat Biba Zuek saioarekin). Akaso besta era bateko edukietarako edo aurrerago garatzekoa izan daiteke, oraingoz zuzeneko euskarazko ahotsa azpidatzi bihurtzeko aski garapenik egon ez delakoan (alor horretan aurrerakuntzak gertatzen ari direla badakigun arren.

Beste aproba bat hemen, seinalea telebistara bidalita Chromecast bitartez.

Zuzeneko seinaleak ere bidali daitezke telebistara (atzerrian bazaude praktikoa izan liteke), eta audioak ere erreproduzitzen dira, bikain.

EITB Nahieran aplikazioa instalatzeko:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago