Teknologia albisteak

Iruñeko karrikak, Plandemic konspirazio bideoetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-14 : 12:16

Plandemic izeneko zenbait bideo ari dira zirkulatzen Estatu Batuetan, eskuin muturreko paranoiak xaxatzen. "Pandemia planifikatua" esan nahi luke plandemic delakoak, eta dena dago kosmikoki lotuta: 5G sareak, Bill Gates, bakunazioak... Covid-19 gaitza gezurra da, eta dena dago planifikatuta batzuk aberasteko eta kontrol teknologikoa ezartzeko herritarren askatasunaren gainetik. The Plandemic Exposed izeneko bideoa ikusi dugu, eta polizien kale-kontrolaren adibide batzuk Iruñekoak dira: militarrak alde zaharreko karriketan, eta herritarrak askatasuna aldarrikatzen eltzekada eginez leiho eta balkoietatik.

Bideo bat baino gehiago dabil izen berarekin, auskalo zein den orijinala, ze alde askotako material birziklatuarekin eginak dirudite guztiek.

Youtuben eta Facebook-en ere agertu dira batzuk, baina itxuraz salatzearekin bat kendu egiten dituzte. BitTorrent zerbitzarietan pare bat aurkitu ditugu.

  • Plandemic - The Hidden Agenda Behind COVID-19
  • The Plandemic Exposed

Lehenak nolabait zabalkunde handiagoa lortu du, eta 30 minutu inguru iraun ditu. Bigarrena bi ordukoa da, eta masokistikoki, Sustatuko editoreak hori jaitsi du zuei azaltzeko.

Zaila da konspirazio plandemikoa azaltzen. Nolabait hau hasi zen Kobe Bryant-ekin heriotza eta istripuarekin... edo esan behar ote dugu hilketarekin? ze, noski, Kobe eta Covid berdin esaten dira, Kobi.

Ondoren, dator Bill Gates eta bakunazaleen planak: pandemia bat askatu, gezurrezkoa (ez da inortxo ere hiltzen honekin), baina beldurra sartu ondoren bakuna zabaldu eta horrekin dirua egiteko.

Aldi berean, kontrol polizialeko aparatuak zabaltzen dira (droneak, kamera infragorriak, kriptodirua) eta herritarren askatasuna gutxitzea da helburua. Bueno, igual egia izango da, ezta? Ideia hori azpimarratzeko, irudiak pilatzen dira, polizia txinatarrak jendearen sukarra kontrolatzen, edo militarrak kalean, esate baterako Iruñeko karriketan grabatu ziren irudi batzuk (56. minutuaren inguruan):

Iruñeko gertaera hau apirilaren 3an izan zen, baina Plandemic-ek ez du hitzik edo kontesturik ematen, Italia, Wisconsin ala zer den ikusten dena.

Kontua lotzen da halaber 5G sareen zabalkundearekin. Izan ere, jendea etxeetan sartuta egon den bitartean, 5G sareen errepetidoreak zabaldu dituzte mundu guztiko kaleetan, eta horrekin jada jendearen gaineko kontrola erabatekoa izango da.

The Plandemic Exposed sortu du Stranger Than Fiction izeneko dena-delako konspiranoiko batek. Benetan sinesten duten honetan, txantxa bat den, hala interes politiko Trump-zaleen plataforma paralelo despistagarri bat... auskalo.

Abisatuta zaudete.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago