Teknologia albisteak
1

Apple eta Googleren mugikortasun datuak Covid-19 garaiotan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-04-15 : 10:04

Duela egun batzuk Googlek egin zuen bezala, Applek ere kontrolatzen dituen telefonoen bitartezko datu global metatuak egin ditu publiko. Googlek Android telefonoen kokapenak zenbatu dituela dirudi, eta Applek, aldiz, iOS sistemako mapa/norabide eskaerak.

Googlek estatu eta erregio mailako datuak biltzen ditu, eta egun batzuen buruan berrizten ditu PDF txosten batzuk. Gaur begiratu ditugunek apirilaren 9ko data dute, eta datuak egun batzuk lehenagokoak dira.

EAE eta Nafarroako datuak ikus daitezke, edo Espainia osokoak, eta Frantzia osoa edo Akitania berria. Itxura batean, Android telefonoen kokapena neurtu dute, ea zenbatetan geuden "erosketetan", lanean edo etxean, eta hori aurreko egoerarekin neurtu. EAEko datuetan, adibidez, ikusten da lantokian %69 seinale gutxiago dagoela martxoaren erdialdetik.

Oso antzeko datuak daude Nafarroan. Ez duguna ulertzen ondo da 'residential' datua zer den. Etxeko egonaldiak? kasu horretan gutxi igo direla erakutsiko lukete datuek, eta ez du logika handirik...

Applek kokapen orokorrak markatu beharrean, iOS sistemako mapetan egindako norabide eskaerak neurtu ditu: oinezko, errepidedeko edo garraio-publikoko norabide eskaerak. Hiru parametroetan beherakada global bat dago.

Kasu honetan, Frantzia edo Espainiako datuak daude, eta hiri batzuetakoak. Hiri gertuenekoak, Madril, Bartzelona eta Tolosa (Okzitania). Datuak Googlerenak baino askoz eguneratuagoak daude, apirilaren 13koak gaur goizean.

Erantzunak

2020-04-15 : 18:39

"Oso antzeko datuak daude Nafarroan. Ez duguna ulertzen ondo da 'residential' datua zer den. Etxeko egonaldiak? kasu horretan gutxi igo direla erakutsiko lukete datuek, eta ez du logika handirik..."
Agian erlazionatuta dagoen "baseline" kontzeptuan dagoen kopurarekin. Hau da, desplazamendua normalmentien egiten dutenen kopura 100 bada eta orain 20 bada, gutxitzea %80koa izan da. Etxeetan daudenak normalean 200 badira eta orain 280 izatera heldu badira, handitzea %40koa izan da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago