Teknologia albisteak

Telelanerako aukera libre eta doakoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-15 : 16:30

Egun hauetako hitza "telelana" izan daitekeela aurreikusiz, Librezale elkarteak aholkatzeko modukoak diren zenbait komunikazio eta elkarlanerako tresna libre batzuk bildu ditu wiki batean.

 

"Agian ez daude egon beharko luketen guztiak, bakoitzaren beharretara moldatzen den tresna aukeratzea zaila da batzuetan, hemen egon beharko lukeen tresna libreren bat ezagutzen baduzu, gehitu wiki orrian bertan, eta zalantzak badituzu: galdetu lasai."

Bi irizpiderekin bildu du zerrenda Librezale, batetik, software libre izatea, eta bestetik doako zerbitzu irekiak. "Estekatzen diren zerbitzu guztiak doakoak eta irekiak dira, baina kontuan izan zerbitzu horiek ematen dituztenek (norbanakoak, taldeak, elkarteak, enpresak) maiz dohaintzak eskatzen dituztela zerbitzu horiek mantendu ahal izateko", diote Librezalekoek.

Irudia: Jitsi Meet tresnaren bidez egindako bideokonferentzia bateko pantaila argazkia. (Argazkigilea: Namgig via Wikimedia Commons) 

Erantzun

Sartu