Teknologia albisteak

Jon Maiaren zerbitzua: bertso eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-14 : 18:05

Proposamena egin du Jon Maia bertsolariak. "Ixolamenduan" dagoen bitartean, "gaixotasunagatik bakartua dagoelako edo egun berezi bat ospatzerik ez duenari oparitzeko edota egoera zail batean poz txiki bat eman diezaiokela uste duenarentzat bertso bat egiteko prest nago". Telebertsoa, eskaintza berezietarako.

Twitterretik hasi da jasotzen proposamenak Maia, baina erantzunak (berak ohartarazi bezala) pribatutik bidaltzen ditu, eskaera pertsonalak direnez.

Halakoxe proposamenak egin dizkiote, esate baterako:

  • "Gizarte Zerbitzuetako langilea nauzu. Egun hauek bereziki lanpetu eta bereziak izaten ari dira lanesn. Nire lankide Junkalek autonomia eta mendekotasun programa eramaten du. Egiten ari den lana eskertu nahi nioke. Eskerrik asko jendartea horrela zaintzeagatik."
  • "Aitak apirilaren 24an 80 urte beteko ditu eta bertsozale amorratua izanda kriston ilusioa egingo lioke bertso bat opari bezala jasotzea. Etxekoek ez dugu gaitasunik bertsoa sortzeko eta zuri idaztea bururatu zait. Ea zerbait egin daitekeen. Eskerrik asko aldez aurretik."
  • "Kaixo Jon, gehienak ez daude bakartuak, baina ikusle batzuk esan didate euskara ikasteko erabiliko dutela etxean emango dituzten asteak. Haientzako bertsorik? Mila esker eta ideia oso ona."
  • "Alaitz, Josu eta hirurok lagun mina daukagu Seattle-en bizitzen. Denbora dexente darama gugandik urrun. Bihar bere urtebetzea da eta gaur, berriz, konfinamenduarekin hasi dira. Izugarri eskertuko genizuke Uxuerentzako bertsoa idaztea. Eskerrik asko!"
  • "Gaur arbizuar bat jaio da, Alaitz. Bisitan joaterik ez dugunez muxu-bertso bat bidali nahi diegu herritik."
  • "Ideaia bikaina! Amaren urtebetetzea igandean ospatu beharra genuen, baina bertan bera gelditu da, noski. Amak 74 bete ditu eta 75 urte dituen aita zaintzen darama azkeneko 8 urteetan: elbarria eta dementzia batekin. Ez du inoiz familia elkartzeko ilusioa galdu.."

Guzti hauei, eta beste mordo bati ere, mezu zuzenez erantzuna agindu die Maiak. Txalo!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago