Teknologia albisteak

Kopipegaren asmatzailea hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-02-20 : 13:41

Ebaki, Kopiatu eta Itsatsi funtzioen logika asmatu zuen informatikaria, Larry Tesler izeneko gizon bat, hil egin da. Ebaki, Kopiatu eta Itsatsi funtzioen logika asmatu zuen informatikaria, Larry Tesler izeneko gizon bat, hil egin da. Ebaki, Kopiatu eta Itsatsi funtzioen logika asmatu zuen informatikaria, Larry Tesler izeneko gizon bat, hil egin da. Ebaki, Kopiatu eta Itsatsi funtzioen logika asmatu zuen informatikaria, Larry Tesler izeneko gizon bat, hil egin da. Ebaki, Kopiatu eta Itsatsi funtzioen logika asmatu zuen informatikaria, Larry Tesler izeneko gizon bat, hil egin da. 

Larry Teslerrek Xerox etxearen PARC laborategian garatu zituen, 1970eko hamarkadan. Ebaki, Kopiatu eta Itsatsi funtzioen logika asmatu zuen, eta beraien ingelesezko izenak ere bai: Cut, Copy eta Paste. Natural-naturala irudituko zaigu hiru funtzioen erabilpena, baina pentsa nola modu bihurrian funtzionatzen duten: ez dira funtzio beregaiank, lehen biek hirugarrenaren osaketa behar dute funtzionatzeko. Horregatik zabaldu da copypaste edo kopipega izenen erabilpena, funtzio bakarra ez dela nahikoa.

Larry Teslerren beste ekarpen handi bat Find eta Replace funtzioen asmakuntza omen da: Bilatu eta Ordeztu. Aldiz, ez dirudi CTRL-C, CTRL-X eta CTRL-V funtzio laburtuena bere kontua denik, handik urte batzuetara Xerox laborategian bertan egindako beste ekarpen bat baizik. Bueno, euskaraz KTRL-C eta KTRL-V, txukun euskaratutako softwarea daukazuenok zuen menuetan ikusiko duzuen bezala (ilustrazioko irudian, LibreOffice programako menuak).

Ildo beretik, lehenago asmatu zen Undo edo Desegin funtzioa (hau gabe ere ezingo ginateke bizi!), Warren Teitelman delako baten eskutuik 1971an eta KTRL-Z funtzioa gero etorri zen, Xerox PARC-en hau ere.

Noski, Apple/Mac teklatuak dituzuenontzat, Komando-C, Komando-V, ...

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago