Teknologia albisteak

Filmin Euskaraz jaio da 40 inguru filmekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-02-17 : 15:16

Espainiako Filmin online zinema-plataformak euskarazko filmen lehen streaming kanala jarri du martxan astelehen honetan, Filmin Euskaraz. Hiru kategoriatan, erabiltzaileek fikziozko filmak, dokumentalak eta haurrentzako zinema ikusi ahal izango dituzte. Atal berriak gaztelania hutsez du interfazea web bertsioan. 

Hileroko 8 euroko harpidetza ordaindu behar da Filmineko filmak ikusteko. Harpidetzatik telebistara iristeko, Apple TV sistema edo Smart TV zenbait erabil daitezke Hego Euskal Herrian, edo bestela aplikazio bidez mugikorrean, Chromecast edukita telebistan. Uste dugunez, Filmin ezin daiteke ikusi Ipar Euskal Herrian.

Estreinaldian, Filmin Euskarazek 40 film inguru bildu ditu, eta horien artean daude dira euskal zinemaren azken urteetako zenbait adibide arrakastatsu: Telmo Esnalen "Dantza", Koldo Almandozen "Oreina", Asier Altunaren "Agur Etxebeste!", Roberto Castonen "Ander" eta Moriarti etxearen "Loreak".

Filmin Euskaraz hiru bloketan banatzen da: fikziozko filmak, dokumentalak eta haurrentzako zinema. Azken bloke honetan, bikoiztutako lanak daude eta, baita ekoizpen euskalduneko animaziozko filmak ere.

Dokumentalen blokearen eskaintzaren artean: Oier Aranzabalen "Margolaria", Josu Martinezen "Jainkoak ez dit barkatzen", Asier Altunaren 'Bertsolari' edo Aitor Merinoren 'Asier ETA biok'.

Filminek adierazitakoaren arabera, plataformaren asmoa "arian-arian titulu kopurua handitzen joatea da, zinemarik onena publiko euskaldunarengana hurbildu ahal izateko". Euskarazko katalogo berri honen ondoan, Filminek katalanezko askoz eskaintza handiagoa du, 3.000 titulu inguru Filmin.cat izeneko bertsioa, zeina Kataluniako Generalitatearen laguntzarekin garatu zuten.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago