Teknologia albisteak

Kontrol aukerak zure Google jardueren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-13 : 08:27

Googlek kontrolatzen gaitu, bai, gure bilaketa historia daki, Android mugikorrarekin nondik nora goazen susmatzen du, aplikazioetan zer erabiltzen dugun nola... Baina, hara: gordetzen dituen datu horiek zein diren ere erakusten digu, eta orain, gainera, ziklikoki behintzat datu zaharrak ezabatzeko aukera ematen digu.

Google kontu batekin login eginda bazaude ordenagailuan, orrialde honetan ikusi ahal izango duzu Googlek zure zein jarduera grabatu duen. URL-a hau da euskaraz:

Adibidez, honako pantaila irudian ikusten da hau idatzi duen editoreak atzo mugikorrean zein aplikazio erabili zituen (3 zerrendatuta, eta beste 5 klik baten ondoren):

Adi, kontsulta ordenagailuan egin dugu, mugikorrekin datuak erakutsi arren.

Orrialde berean, bi parametro inportante moldatzeko aukera dugu.

Irudian ikusten dugunez, Googleri ze datu eskaintzen dizkiogun ala ez dugu ezkerrean, eta adibide horretan ahots eta audio-grabaketak ez daude baimenduta. Eskuineko aukeran, berriz, daturik gordez gero noiz arte erabakitzen ahal dugu. Aukera horretan klikaturik, beste interfaze honetara goaz:

Editore honen kasuan, erabaki du 18 hilabeteko epea zehaztea. Datuak gordetzeak abantaila batzuk eskaintzen ditu, erabilerraztasunaren aldetik, eta tira, sakonera minimo batez hobeto ibil daitezke. Baina aukera pertsonala da, egizu zuk nahi bezala. Aukera bat finkatzean, berresteko eskatuko dizu Googlek, ea duela 3 edo 18 hilabete ikusi zenituenak benetan borratu nahi dituzun.

Datu horiez gain, beste batzuk ere kudeatzen ahal dituzu:

  • Kokapen datuak hemen. Editore honek desaktibatuta du kokapen grabaketa, baina hala ere, hainbat puntu ageri zaizkio bere kronologia geokokatuaren mapa (nik uste Google Maps-eko bilaketak direla, edo horrelako zerbait, ez ni nondik nora nabilen).
  • Youtube erabileraren memoria. Bitxia bada ere, web bilaketa eta aplikazio erabilpenetik aparte dago hau. Beste datuen ezabaketa 18 hilabetean izan arren, baliteke Youtuben ez ezabatzeko definituta izatea. Errepasatu esteka horretan, badaezpada.

Kontuan izan datu-ezabaketa automatikoak ezartzen badituzu, ez duzula horrekin Google unibertsoan dituzun dokumentu eta daturik ezabatuko. Gmail artxiboa edo Google Driven duzuna, edo Kontaktuen aplikazioa erabiltzen baduzu, horko datu zaharrik ez duzu ezabatuko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago