Teknologia albisteak

Ventusky, kalitate grafiko handiko eguraldi mapa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-11-12 : 12:04

Interneten eguraldi mapa aplikazio ugari daude, baina hau da interesgarrienetakoa, grafikoen kalitatearen aldetik: Ventusky. Izenak iradokitzen duen bezala, lehen bistadizoan haizearen indar eta norabidearen grafiko mugikorrak erakusten dizkizu; baina datu osagarri askorekin osatu daiteke mapa.

Grafikoki mapetan gehitzen duen informazioaren artean, honakoak sartzen ditu Ventuskyk:

  • hozberoa
  • lainoen estalpena
  • aire presioa
  • uhinen indarra itsasoan
  • elur geruzak
  • ekaitz eta tximista estatistikak

Eta baita ere lurreko radarretatik integratutako datuak, zeinak aipatu genituen Sustatun beste artikulu honetan.

Ventuskyk ez bakarrik ematen dizkizu unean uneko informazioa, edo azken orduko eurijasen informazioa. Aurreikuspenak ere markatzen ditu mapan. Honako lotura honetan, bihar asteazkena 13, goizeko 10etan, Euskal Herrian izango duguna aurreikusten da (gaur asteartea 12, eguerdiko 12.00etan aurreikusi bezala, irudian). Asmatuko ote du? bihar ikusiko dugu.

Baliabide globala da Ventusky. Euskal Herriko eguralfia bezala, badirudi berdin esango digula Japoniakoa, Boliviakoa edo Swazilandiakoa Afrikan.

Ventusky Txekian sortutako produktu bat da, Plzen hirian kokatutako InMeteo enpresak egina omen da. Txekiako eguraldi informazioa banatzen izan duten Interneteko arrakasta ikusita, nazioarteko bisualizazio hauek egitera animatu omen dira. Mugikorrerako aplikazioak ere badituzte:

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago