Ez da hau oso bilduma landu edo saiatua. Memeak Instagramen euskaraz itsasten dituzten hiru konturen aipua. Horixe besterik ez. Memegintzaren tradizio onenean, gehienak txarrak edo oso txarrak dira, baina horretxetan dute grazia, seguruenik.
Euskaraz.kar.kar edo Euskolabel memeak udaberrian indartsu aritu zen, eta oporrak hartu zituen gero udan. Badirudi itzuli dela.
View this post on Instagram
Egia esanda, izan ditu une hobeak:
Ergatiboaren kontu hau beste memezale batek ere erabiltzen du, Eskalopetar Agirre delakoak. Berea du goiko irudi nagusia ilustratzeko erabili duguna. Itxura batean Oñatikoa da memegile hau, eta haran ezkutu horretakoek daukaten zartadari erreferentzia ugari egiten dizkio.
View this post on Instagram
Bideo kontzeptual hori gustatu bazaizu, hona beste bat egile berarena:
View this post on Instagram
Zerrendako hirugarren memegilea, Trapnaldo, ezker abertzaleko lerro bat daraman bat akaso? Baliteke. Gaztelerazko edukiak ere bai tarteka honetan. Hori bai, oso diseinu landua beti, beste kontuetan bezalaxe:
View this post on Instagram
Sakon landutako beste bat:
View this post on Instagram
Beste pretentsiorik gabe, Instagramen bazabiltza, jarraitu Trapnaldo, Eskalopetar Agirre, eta Euskolabel Memeak.
Erantzun
Sartu