Teknologia albisteak
1

Escape Room edo "Ihesgelak" euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-05-23 : 16:25

Modan daude Escape Room direlakoak. Euskal Herriko herri eta hirietara ere iritsi dira. Escape Room euskarazkoak eskaintzen dituen zerbitzu komertzial bat ezagutzen dugu: Baztan Escape Room Nafarroan, eta ez dakigu ba ote den besterik. Baina probazko ekimen bat antolatu dute euskaraz Sestaoko Gaztelekuan, "Ihesgela" deitu diote, eta horren berri eman nahi dugu hemen.

2008an Japonian sortu zen joko bat da Escape Room hauena. Zein da kontua? Preso zauden gela batetik 60 minutu baino lehen ateratzea. Horretarako, gela bertan planteatzen diren enigmak, asmakizunak eta abar asmatzea da kontua. Abenturazko jolas fisiko-mental bat bezala saltzen dute, eta taldean jokatu beharrekoa da.

Baztango zerbitzu komertzialaz aparte, doako euskarazko saiakera antolatu maiatz amaierarako Sestaoko Berbalagun ekimenak. Ihesgela euskaraz izena jarri diote, eta maiatzaren 30ean (asteazkena) antolatu dute. Lehenengo txanda 18.00etan, bigarren txanda 19.00etan, biak Sestain jakina. Zortzi lagun txanda bakoitzeko... Beraz, ez dago leku askorik: azkar ibili izena emateko, Ezkerraldeko Berbalagunak Facebook orriaren bidez.

Erantzunak

2018-05-27 : 16:21

Bilbon ere badago bat. Ikasleekin joan ziren lankide batzuk, eta gustura ibili ziren.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago