Teknologia albisteak

'Marea' komunikazio-kablea iritsi da Ameriketara

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-09-25 : 12:12

Azken hilabeteetan pare bat aldiz aipatu izan dugu Sustatun MAREA izeneko super-kablea. Ipar Atlantikoaren bi alderdiak batuko dituen komunikazio-kablea da, ozeanoan inoiz bota den bizkorrena (160 Terabyte segunduko). Euskaldunontzat albiste izan da, gehienbat, super-kableak Euskal Herrian izango duelako Europako nodo nagusia. Sopelan hasi zuten instalazioa joan zen ekainean eta pare bat hilabetez jardun dute kablea ozeanoan barrena instalatzen. Asteburuan iritsi da kablea Ameriketara. Ozeanoaren bi alderdiak lotuta geratu dira, beraz.

Kable berriak bi kontinenteen arteko interneteko komunikazioa hobetuko du. Esan bezala, uda hasieran hasi ziren kablea botatzen Atlantikoan barrena, Sopelan hasita. Guztira 6.600 km kable izan dira Euskal Herria eta Virginia bitartean bota dituztenak, itsas hondoan barrena, tarte askotan 4.000 metroko sakonerara. 

Sopelakoa izango da gure kontinentean izango duen nodo nagusia. Komunikazio-kable berriaren izena MAREA da,  Atlantikoan dagoen bizkorrena izango da (160 Terabyte segunduko abiadura, etxean ditugun kableak baino 16 milioi aldiz bizkorragoa), eta 2018rako hasiko da funtzionatzen. Proiektua Miocrosoftek eta Facebookek bultzatu dute, batez ere (baina ez bakarrik) euren zerbitzuak hobetzeko (Xbox, Skype, Office,...). 

Hara instalazioaren irudi batzuk (goian erakusten dugun bobinaren argazkia ere ikusgarria da), eta nola heldu den kablea Ameriketako kostaldera. 

 

.......................

Argazkia: Microsoft.

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago