Teknologia albisteak
4

"Atlas" humanoidea, Boston Dynamics-en robot berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2016-02-25 : 11:17

Herenegun publikatu zuen Boston Dynamics enpresak bere azken robotaren bideoa. Atlas humanoidea ikus dezakegu bideoan. Ia 1,80 zentimetroko altuera dauka, eta 80 kiloko pisua bertsio berriak (hemen aurreko bertsioa ikus dezakegu). Ateak irekitzen ditu, elurretan oinez dabil eta ia bost kiloko kaxak apaletan lagatzen ditu. Amaieran hockey makil batekin oreka galdu arazten diote. Espero dezagun Atlas ez haserretzea lurrera botatzearren, beldur apur bat ematen du eta Googlek erositako enpresa honek egindako robotak.

Erantzunak

2016-02-25 : 11:45

Hauek aurretik erakutsi zituzten zaldiak ere ikusgarriak dira. Hori bai, militarrentzat zama eramale izateko pentsatuta daude...

Hemen beste bat salto eta trostan:

2016-02-25 : 13:25

Interesgarria. Hereneguneko klasean aritu ginen honetaz. Oxford Unibertsitatearen "The Future of Employment: How susceptible are Jobs to Computerisation" (Michael A Osborne; Carl Benedikt Frey. University of Oxford, 2013) ikerketan garatutako ereduaren arabera, hurrengo urteetan 2010en AEBetan zeuden lanpostuen erdiak, %47a, robotek edo automatizazioaz ordezkatzeko arrisku handia dute (lanpostuen %19ak ordezkatzeko arrisku ertaina dute, eta lanpostuen %33a ordezkatzeko arrisku txikia)

Aspalditik ikusi ditugu robotak industrian, eta seguruenez gero eta gehiago ikusiko ditugu bestelako sektoreetan, gure etxeetan edo eszenategietan. Bestela ikus musika talde hau, ikaragarria! :-)

Aipatutako lana hemen: http://www.oxfordmartin.ox.ac.uk/downloads/academic/The_Future_of_Employment.pdf

2016-02-25 : 15:29

Beste robot adibide bat. Unibertsitateko ikasle batzuen proiektua da. Drone bidez gidatzen den robot honek zaborra jasotzen du. Mantxo xamarra da robota, baina ikerketa proiektua izanik ez gaitezen zorrotzegiak izan :-)

2016-03-18 : 10:06

Hemen diotenez Google bera Boston Dynamics saltzea pentsatzen ari omen da, robot hauek beldurra ematen dutelako techcrunch.com/2016/03/17/google-could-be-selling-boston-dynamics-because-even-google-thinks-these-robots-are-terrifying/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago