Teknologia albisteak
15

Inaxio Kortabarria Realeko kapitain ohiak igoko du ikurrina larunbat eguerdian Gipuzkoa plazan, Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
2014-04-25 : 02:17

Larunbatez, Foru Aldundiak ikurrina bat jarriko du Donostiako Gipuzkoa plazan, 12:30ean, euskal ikurren aldarrikapena egiteko. Ikurrina mastan igotzeko ardura Inaxio Kortabarria Realeko kapitain ohiak izango du. Gogoan izan Inaxio Kortabarriak, Jose Angel Iribar Athleticeko kapitainarekin batera, ikurrina atera zuela Atotxako futbol zelaian 1976an, artean debekatuta zegoela. Ekitaldiak “Geurea, ikurrina” izango du goiburu, eta dantza eta musika izango dira, baita bertsolariak ere: Andoni Egaña eta Alaia Martin, hain zuzen. Bukatzeko, Martin Garitano diputatu nagusiak hartuko du hitza.

Guztia irakurri (gipuzkoaberri.net) »»

Txioak (15)

Erantzun

Sartu