Teknologia albisteak
48

Zergatik behar ditugun azpidatziak

Erabiltzailearen aurpegia
2013-12-19 : 13:35

Nelson Mandelaren omenez ekitaldi bat programatu da Zarautzen (UEMAko udalerria). Zine-emanaldia ere bai egitarauan, baina, printzipioz, gaztelaniaz ematekoa. Soinu-banda originalean ingelesa, afrikaansera eta zuluera ditu film horrek (Catch a Fire). Euskaraz izan genezakeela dio artikulu honetan Urtzi Urrutikoetxeak, azpitituluak sustatuz. "Borondatea badago, erraz asko egin daiteke, abantaila batekin: gaztelaniazko azpidatziak ere eskura daudenez, bi azpidatzirekin proiektatu daiteke filma, erdaldun zein euskaldunentzat." Zuzenketa: dataz okertu gara lehen idazketan, emanaldia gaur da, eta artikuluaren ondorioz, lana banatuz, euskarazko azpidatziak prest egotea posible da. Eguneraketa: Azpidatzien euskaraketa, hasi eta buka, egin dute; eta gaur Zarautzen den ekitaldian, filma euskaratuta emango dute.

Guztia irakurri (urruti.blogspot.com.es) »»

Txioak (43) | 5 Erantzun

Erantzunak

2013-12-19 : 13:49

Atzo, ez, gaur da, eta hartu dute itzultzeko erronka. Zarauzko anekdota gora-behera, planifikazio pixka batekin herri eta elkarte guztiek egin dezakete, edozein ziklo edo dokumental proiektatzerakoan: azpidatzien artxiboa lortu eta 3-4 lagunen artean itzuli (Ak 0tik 20' minutura, Bk 20'tik 40'ra e.a.).

2013-12-19 : 14:06

.@urtziurruti ea egoki zuzendu dugun: "Emanaldia gaur da, eta artikuluaren ondorioz, lana banatuz, euskarazko azpidatziak prest egotea posible da."

2013-12-19 : 15:25

Gaueko 02:08an jaso dut Urtzi Urrutikoetxearen emaila, ia film erdia euskaratuta. Goizean oso goiz ordenadore aurrean jarri, zati bat lagun bati pasa, eta elkarlanean amaitu dugu guztia. Urtziren ekarpenari esker, beraz, 'Catch a Fire' euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera izango dugu gaur arratsaldean Mandelaren omenaldian.

Behar dituenak, hemen ditu euskarazko azpitituluak:
http://azpitituluak.com/euskaraz/1387459056

2013-12-19 : 15:27

Kitto, euskaratu dugu filma. Espainolez behar zuen emanaldi bat euskaraz izango da. Eta hortxe daude azpidatziak nahi duten beste herri zein elkarte guztietantzat. Pentsa herriz herri horrelako antolaketa txiki bat eginda, zer nolako tartea irabaz dezakegun euskararentzat.

2013-12-20 : 16:57

Mila esker!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago