Teknologia albisteak
38

Mursego: "Eusnob"

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-31 : 16:05

Musikazale amorratua, soziologian doktoratua, makrobiotikan aditua, artista frustratua, liburuzale aseezina, saiakera filosofikoen irakurle fina, zutabegile geldiezina, blogosferako gatz eta pipermina; Berria, Argia, Rock de Lux eta Ruta66eko harpideduna..

Guztia irakurri (bidehuts.net) »»

Txioak (33) | 5 Erantzun

Erantzunak

2013-11-01 : 18:16

Eusnob kantuaren hitzak:

Kafea eta galletaken ezagutu zintudan
Kokoshcak Nicoren Desertshore pintxatu zuen egun hartan
Garrell-en filmografia osoa buruz aipatu zenidan
zure herriko zine-klubean mahai-inguruak gidatzen zenituela
Nouvelle Vague eta zinema japoniarrean aditua
Fritz Lang, Truffaut, Tati, Duras, Varda, Visconti, Huston,
Kaurismaki, Kiarostami, Kusturika, Kawasa, Kurosawa, Kim Ki Duk, Wong Kar Wai,
Jarmusch, Buñuel, Valdelomar, Rosales, Iriarte, Lacuesta eta Jordaren mireslea

Zu euskal intelektuala
homo sapiens kontzeptuala
ahoa ireki eta berehala
konturatu ginen eusnob bat zinela

Musikazale amorratua
soziologian doktoratua
makrobiotikan aditua
artista frustratua
liburujale aseezina
saiakera filosofikoen irakurle fina
zutabegile geldiezina
blogosferako gatz eta pipermina.
Berria, Argia, Rockdelux eta Ruta 66en harpideduna
Carne Cruda, El séptimo vicio, Lizardiren baratzaren entzulea
Zabaleta, Ontari, Rozas, Rodriguez ahizpak, Jeletonen zale sutsua
Galfarsoro, Escohotado, Zizek, Deleuze, Lacanen jarraitzaile petoa

Zu euskal intelektuala
homo sapiens kontzeptuala
ahoa ireki eta berehala
konturatu ginen eusnob bat zinela

Usopop, Primavera Sound, Xiru, Bebarruko Jardunek, Sonar, Ertz festibalera tapoirik gabe joaten zarenetakoa, Angel Erroren tuitak retuiteatzen dituztenetakoa, berak bezala taktel txandala korbatarekin konbinatzen duzu, a topa tolondro, loveof74, separata, lapiko kritikoa egunero begiratzen dituzu, Berlin eta New Yorkera bidaiak, Ajoblanco zaharrak irakurri, egun Jotdown eta Diagonala...

Zu

(Kafea eta Galletak ekimenaren Facebook-eko orrian aurkituak)
https://www.facebook.com/kafeaetagalletak

2013-11-03 : 11:46

Izugarri gustatu zaidanez Mursegoren "Eusnob" kanta, poster bat egin diot "Batman Slaps Robin" memean oinarrituta.

Hemendik jaitsi dezakezue tamaina handian:

https://dl.dropboxusercontent.com/u/43882059/eusnobposterazkena.tif

2013-11-04 : 09:59

Luistxok argazkiak.org -era igo du posterra:


Argazkiak.org | Eusnob, Edu Lartzangurenek ikusia © cc-by-sa: Luistxo.F

2013-11-04 : 10:24

Hitzak Maite Arroitajauregi 'Mursego' berarenak direla jakin dugu. Norbait konturatu da sarean hitzotan ez dela Sustatu aipatzen... Triste eta haserre gaude, oso :-(

2013-11-08 : 11:27

OakTixertak kamiseta disenatzaileak kantuak inspiraturiko irudia sortu du: Eusnob Gudariak Gara! Egin klik irudian tixerta erosi nahi baduzu:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago