Teknologia albisteak
2

Skype osorik euskaratuta (oraingoz Windows, baina badator Linux)

Erabiltzailearen aurpegia
Ainara Urrutia
2013-10-03 : 13:40
Euskara maite dugun lagun talde batek, Skype softwarea euskararatu dugu, oso-osorik 6.1 bertsiotik hasi eta egungo bertsio berrieneraino, 6.7 bertsiorarte hain zuzen ere.
Itzulpen hauek, Eusko Jaurlaritzako teknikari batek gainbegiratu eta zuzendu digu. Lan handia eta kalitatekoa egin dugu itzultzen eta orain, ahalik eta jende gehienak honen berri izatea nahi genuke.

Fitxategiak toki batean soilik egon daitezen (bertsioen kontrola izateko eta batez ere, inor ez molestatzeko bertsio berriak itzultzen ditugun heinean), Sourceforge-n "Skype: Euskarazko itzulpena" izeneko proiektu bat sortu dugu eta bertan zintzilikatu ditugu bertsio ezberdinen hizkuntza-fitxategia, laguntza fitxategi batekin batera.

Egin behar dena: .lang fitxategia jaitsi hemendik; Skype-n "tresnak/aldatu hizkuntza" menu aukeraren bidez kargatu, eta gero aukeratu.eta



Momentuz, Windows sistema eragilerako itzuli dugu baina jadanik Linux-eko bertsioa euskaratzen hasiak gara.

Erantzunak

2013-10-04 : 20:31

Linuxzaleok zain gaituzue.

2014-04-02 : 14:29

Kaixo,

Dagoeneko Linux-erako Skype oso-osorik euskararatuta dago!!
http://sourceforge.net/projects/skypeeuskarazkoitzulpena/files/?source=navbar helbidean, Linux eta Windows-erako Skype-ko azken bertsioak eskuragarri dituzue!

Erantzun

Sartu