Teknologia albisteak

Sarean dago jada Berriaren Estilo Liburua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-06-18 : 13:16
Gaur arratsaldez Bilbon (Euskaltzaindiaren egoitzan) 19.30etan da aurkeztekoa Berriaren Estilo Liburuaren sareko bertsioa, baina dagoeneko sarean ikusgai dago: berria.info/estiloliburua
Zenbait atal ditu sareko Estilo Liburuak, besteak beste:
Bilaketaren aldetik, oso azkar dabilela iruditu zaigu. Hiztegiko elementu edo sarrera bakoitzak permalink edo URL bat izatea ondo legokeela iruditu zaigu. Ematen du egon badaudela URL horiek: azken aldaketen ataletik sar daiteke bat deskuelge klausula sarrerara (ikasiko dugu, bide batez, forma hori ez erabili eta ordain hobeak badaudela); baina bilaketatik, edo hiztegiko aurkibidetik, ez da iristen bat permalinkera.

Iradokizunetara irekia dago Estilo Liburua, eta baita, atalak adierazten duen bezala, galderak argitzera. Horretarako metodoa, formulario hau dela ematen du.

Erantzun

Sartu