Teknologia albisteak
18

Aitor Zuberogoitia eta Lierni Alkorta: "Euskarazko hedabideen etorkizuna nork bere autonomiari eutsita eta elkar onartu eta errespetatuta, saretzean dago gakoa"

Erabiltzailearen aurpegia
2013-04-25 : 11:37

Aitor Zuberogoitia Mondragon Unibertsitateko irakaslearearekin eta Lierni Alkorta kazetariarekin hitz egin dugu, elkarrekin idatzitako "Masa-Komunikaziotik informazioaren gizartera" liburuaren inguruan. Bertan aipatzen diren gaiei buruz honako erantzunak eman dizkigute. "Mundua mundu denetik, edo, gutxienez, pertsonok bertan bizi garenetik existitzen den fenomenoa da komunikazioarena. Berriagoa da, ordea, masa-komunikazioa, industria-gizartearekin batera sortua. Mondragon Unibertsitateko Komunikazio ikasketetan gaia aztertzen hasita, konturatu ginen hutsune bat zegoela transmisioan, ikasleek ia ez zutelako ezagutzen euskarak masa-komunikazioaren sorreraz geroztik hedabideen arloan eginiko ibilbidea. Hutsune hori bete nahian idatzi genuen liburua".

Guztia irakurri (buruxkak.org) »»

Txioak (18)

Erantzun

Sartu