1.000 sarrera gehiago sartu dira Wikipedia entziklopedia digitalaren euskarazko edizioan. Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimen honetan Elhuyar Fundazioak burutu du lan teknikoa, Eusko Jaurlaritzaren eskaerari erantzunez. Gogoratu behar da lehendik zeuden 100.000 sarrerari 2011ko abenduan beste 11.000 sarrera gehitu zitzaizkiola. Horiek guztiak nahi duenak erabili ahal izango ditu eta, jakina, doan.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimena da, eta sarrera horiek guztiak sarean jartzeko lan teknikoa Elhuyar Fundazioak egin du, Eusko Jaurlaritzaren aginduz.
Horrenbestez, 2011an abian jarri zen proiektuari jarraipena eman nahi izan zaio, eta, horretarako, esparru horretan bi lan nagusi egin dira aurten:
Euskararen erabilera esparru guztietan sustatzeko, herritarrei baliabide eta tresna berriak ematea ezinbestekoa da, teknologia berrien arloan bereziki. Testuinguru horretan kokatzen da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko eduki entziklopedikoak sarean jartzeko helburuarekin garatu duen egitasmo hau.
Erantzun
Sartu