Teknologia albisteak

Euskararen Eguna Boisen (Idaho)

Erabiltzailearen aurpegia
Izaskun Kortazar, NABO
2012-11-29 : 10:00

Datorren astean ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Boiseko (Idaho, AEB) euskaldunek ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Euskararen eguna ez ezik, Basque Language Week antolatu dute, astelehenean hasi eta igandera bitartean.

Boisen euskara eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira:

  • Abenduak 3, astelehena: Euskara ikasleak 6etan elkartuko dira museoan eta euskaraz jolas batzuk egingo dituzte. Gero 7etan Lekuonan zeozer jan eta euskal kantak eta gabon kantak abestuko ditugu.
  • Abenduak 5, asteazkena: Biotzetik abesbatzak San John katedralean abestuko dute 7etan.
  • Abenduak 6, osteguna: Ostegunean euskal museoa irekita egongo da 5:30-8:30 eta dendan beherapenak egongo dira. Musika eta pintxoak egongo dira eta tourrak dohain.
  • Abenduak 9, igandea. Txantxangorri euskal musika taldeak joko du 12:30etan Borah institutuan eta 1:00ean umeek euskal dantzak egingo dituzte.
 

Erantzun

Sartu