Teknologia albisteak
4

Euskadi Sariak 2012

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-10-30 : 12:08

Gaur goizean ezagutu arazi dira aurtengo Euskadi Sariko irabazleak (edo irabazleetako batzuk, behinik behin). Lourdes Auzmendik berak jakinarazi ditu Twitter bidez, prentsa-aurrekotik bertatik, ondorengo argazki eta guzti: Iban Zaldua, Iban Barrenetxea, Xabier Olarra, Arantzazu Royo, Sara Morante, Inazio Mujika Iraola eta Daniel Innenarity.  

Euskadi Literatura Sariek hainbat kategoria dituzte, eta urteko literatur lanik onenak saritzen dituzte. Horietako 6 jakinarazi dira gaur goizeko agerraldian. Hauexek dira:

Falta diren bi sariak, euskarazko eta gaztelaniazko literaturako sariak, bihar jakinaraziko ditu Jaurlaritzak.

Aurreko urteetako saridunen zerrenda eta informazio osagarria, bai Jaurlaritzaren Euskadi Sarien orrialdean, zein euskerazko Wikipedian.



Erantzunak

2012-10-30 : 15:11

Saridunen lanen artean, hona hemen Ibar Barrenetxea elgoibartarraren "El cuento del carpintero" (A buen paso, 2011) ipuinaren book-trailerra, hau ere, ipuina bezala, Iban Barrenetxeak egindako lana.

2012-10-31 : 11:56

Ezin dut artikuluari atxikitutako argazkia ikusi. Twitter eta Facebook bezalako webguneak blokeatuta daude hainbat lantokitan, albiste webguneak baimentzen badira ere. Sustatun dauden gero eta esteka gehiago ezin ditut ireki lantokitik (Twitter gero eta integratuagoa bait dago), baina orain arte albisteen edukia bera ikusteko arazorik ez dut izan.

Mesedez, izan kontutan egoera berdinean egon daitezkeen pertsonak. Eskerrik asko.

2012-10-31 : 13:54

Atzo saririk gehienak aurkeztu ondoren, gaur jakinarazi dira Literaturako 2 sariak.

Euskarazkoa Harkaitz Canok irabazi du, Twist eleberriarekin. Hona hemen lan horren inguruko zenbait lotura interesgarri:

Gaztelaniazkoa narratiba saria, berriz, Juan Carlos Marquezek irabazi du Tangram eleberriarengatik.

2012-10-31 : 14:13

Eskerrik asko komentarioarengatik, Txopi. Arrazoi duzu, noski. Kontuan izan beharrekoa hemendik aurrera.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago