Teknologia albisteak

Custom Locale, Android telefonoa nolabait euskaratzeko gakoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2013-01-04 : 09:59

Whatsaspp-aren euskaratzearen iazko artikulu honetatik jakin genuen Custom Locale aplikazioaren berri. Eta nola horrekin, beste hainbat tresna ere euskaratzen ahal direla Android telefonoetan, bereziki Asier Iturraldek jakinarazitakoak. Android euskaratzeko egitasmoa aurrera doan bitartean, probisionalki-edo, 2013an tresna inportantea izaten jarrairuko du Custom Localek, eta hortaz, instrukzioak eta gakoak emango ditugu artikulu honetan aplikazio hori erabiltzeko.  Lehenengo eta behin Custom Locale aplikazioa deskargatu Google Play bidez. Gero, aplikazioa ireki eta Custom atalera joan. Bertan, "Add custom locale" deritzon botoia zapaldu.

Agertzen den formularioan, "eu" idatzi hizkuntzaren eremuan. Eta "Add" zapaldu.

Sortu berri duzun konfigurazioa zapaldu eta ondoren, pantailaren eskuin aldean agertzen den ✓ botoitxoa zapaldu.

Goian, informazioa agertzen den zatian Current Language Basque duzula ikusten baduzu, LORTU DUZU!! Erraza ezta?

Oharra: gauza batzuk euskaraz, gainerakoa ingelesez

Custom Locale hemen adierazi bezala konfiguratuz gero, zenbait aplikazio euskaraz agertuko zaizkizu beraz. Baina adi, telefonoaren kudeaketa orokorra eta aplikazio gehienak, espainolez edo frantsesez izatetik, ingelesera pasatuko zaizkizu.

Euskaratutako aplikazioak

Zuk pentsatu, beraz, ea nahi duzun ala ez. Ingelesezko horiekin moldatzen bazara, honakoak izango dituzu euskaratuta:

  1. Whatsapp, Urtzi Odriozolak hemen iragarri zuen bezala.
  2. My Tracks, "Nire ibilbideak" bezala aurki dezakezue.
  3. Apalabrados jokoa euskaraz.
  4. Facebook, Android aplikazioa
  5. Opera nabigatzailea.
  6. Barra-kode eskanerra (Barcode Scanner):
    https://play.google.com/store/apps/details?id=c...
  7. Connecbot, Secure Shell (SSH) bezeroa. Google Playkoa bertsioa  ez dago euskaratuta, baina Google Codekoak bai ordea mugikor zein tabletetarako.
  8.  F-Droid. Software libreko aplikazioen biltegia http://f-droid.org/FDroid.apk
  9. Mixare (MIX Augmented Reality Engine). Errealitate hedatuko aplikazioa. Wikipedia, Twitter eta OpenStreetMapeko datuak erabiltzen ditu gure inguruan dauden puntu interesgarrien berri
    emateko. https://play.google.com/store/apps/details?id=o...
  10. SSH tunnel. SSH tunelak sortzeko aplikazioa. https://play.google.com/store/apps/details?id=o...
  11. Terminal emulatzailea https://play.google.com/store/apps/details?id=j...

Zerrenda honetan 6.etik 11.era Asier Iturralde Sarasolak egindako euskaratzeak dira. Hauen inguruan informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago