Sareko lapurra ez da Robin Hood
| 2012-08-20 : 12:39 | automatikoa

DENOK dugu, lagunartean, kultur eduki jabedunak (musika, liburuak, filmak...) dohainik deskargatzen dituen sareko lapurren bat. Guztizko diskurtso aurrerakoia izan ohi du, maiz, sareko lapurrak. Sindikalista izan daiteke. Edota ezker muturrekoa, edo gure haur eta gazteengan eragin zuzena duen irakaslea. Baina sareko lapurraren nortasuna ez da ezaugarri horietara mugatzen.
Tuitak (28) | 3 Erantzun
Patxi Baztarrika @pxbaztarrika | 2012-08-20 10:06
"Sareko lapurra ez da Robin Hood", Jorge Gimenezen artikulua, irakurtzeko gogoeta benetan! Zigorraren beldurra? http://t.co/4WPWz7FC
Luistxo Fernandez @luistxo | 2012-08-20 10:32
@pxbaztarrika igual ez dakizu, baina kopiatzea ez da lapurtzea http://t.co/BqB8XRqP partekatzea etikoa da
Iker Aranberri @barnetx | 2012-08-20 10:45
@luistxo Ezjakinaren galdera inozoa. Bideo hori AEBetako legeez ari da? Posible da han legala dena Europan (edo Espainian) ilegala izatea?
Hedoi Etxarte @hedoi_etxarte | 2012-08-20 10:48
@luistxo @pxbaztarrika nori ordaindu behar diot «kudeatu» hitza erabiltzeko? Lehen ez nuen ezagutzen eta doan hasi naiz zabaltzen.
Luistxo Fernandez @luistxo | 2012-08-20 10:49
@barnetx bideo hori ez da legeei buruzkoa baizik eta semantikoa: kopia EZ da lapurreta
Beñat Sarasola @bsarasola | 2012-08-20 10:56
@hedoi_etxarte @luistxo @pxbaztarrika oso ondo ulertzen ez dudana da, azken urteotako debate luze-sakona ondoren horrela ibiltzea oraindik.
Iker Aranberri @barnetx | 2012-08-20 10:56
@luistxo Lapurreta (edo delitua) kopia horri emten diozn erableran dgo beraz?Kntsumo pertsonalrako deltua ez,baina onurarik ateraz gero bai?
Patxi Baztarrika @pxbaztarrika | 2012-08-20 10:59
@luistxo Ezagutzen dut bideoa; bat nator diozunarekin. Baina J.Gimenez ez da ari kopiatzeaz, hainbat produktu doan eskuratzeaz baizik, ezta?
eneko bidegain @enekobidegain | 2012-08-20 11:54
@pxbaztarrika arazoa ez al da prezio politika? Ez al dira sareko saltzaileak (ez denak) lapurreta egiten digutenak?
Patxi Baztarrika @pxbaztarrika | 2012-08-20 13:48
@enekobidegain litekeena da.Halere, sarean egote hutsagatik libre beharko luke guztiak?Libre pirateatzeak?Merke dagoena ere 'doan' hartu?
Luistxo Fernandez @luistxo | 2012-08-20 10:28
Ez dakit gonbituka ala barre egin Jorge Gimenezen astakeriak irakurrita http://t.co/nzLZjfMH
Edu Lartzanguren @edulartzanguren | 2012-08-20 10:34
@luistxo Erabat galduta daude batzuk XXI. mendean.
leire @txargain | 2012-08-20 10:36
@edulartzanguren @luistxo Zeharo galduta. Eta txarrena, euskarazko liburuak partida galduko dutela! Beraz, euskarendako kalte!
Edu Lartzanguren @edulartzanguren | 2012-08-20 10:42
@luistxo Clay Shirkyk kontatzn du (Here coms evrbody) inprenta zabaldu zenean fraide kopista batek horren kontrko manifestua idatzi zuela...
Edu Lartzanguren @edulartzanguren | 2012-08-20 10:43
@luistxo ... eta gero, manifestua zabaltzeko, kopiak egin zituela... inprimategi batean!
Edu Lartzanguren @edulartzanguren | 2012-08-20 10:46
@txargain @luistxo Egileak dira itxaropena. Gimenez bezalakoak bizkarretik kendu behar dituzte, eta zuzenean irakurleekin aritu.
Edu Lartzanguren @edulartzanguren | 2012-08-20 10:48
@txargain @luistxo Baina modu bat topatu beharko dugu sortzaileei dagokiena emateko: esperientziaz dakit zer den ezertxo ere ez jasotzea.
ekultura @ekulturanet | 2012-08-20 10:34
RT @luistxo Ez dakit gonbituka ala barre egin Jorge Gimenezen astakeriak irakurrita http://t.co/J8KlpoFE #ekultura #euskaraz :-) #patioa
Sustatu.com @Sustatu | 2012-08-20 10:42
Sareko lapurra ez da Robin Hood via @pxbaztarrika | http://t.co/5URMz5f3 | http://t.co/uOOj9F7f
Josu Orbe @jorbe | 2012-08-20 11:18
Guztiz galduta sumatu dut RT @luistxo: Ez dakit gonbituka ala barre egin Jorge Gimenezen astakeriak irakurrita http://t.co/iIP1l9H1
Erantzunak
| 2012-08-21 : 14:41 | #2
Lapurreta ez da etikoa, gauza okerra da. Baina saretik gauzak jaistea EZ DA lapurreta, Jorge Gimenezek matraka eman arren. Saretik gauzak jaistea kopiatzea da, eta partekatzea. Kopia eta lapurreta gauza desberdinak direla bideo honek erakusten du.
Partekatzea, bestalde, gauza etikoa da, Jorge Gimenezek matraka eman arren.
Gauzak doan irakurtzea txarra denik ere... Liburuak oparitu edo lagatzeari utzi beharko diogu. Eta liburutegiak itxi. Nik ez dut liburu digitalik saretik jaisten, baina liburutegietan asko hartzen ditut.
Urte hasieran tertulia bat izan zen Donostian http://sustatu.com/1328001691 eta gauza batez informatu zigun bertan Xabier Mendiguren Elkar-ekoak: Jaurlaritzak aldatu egin duela liburuak babesteko sistema, non lehen hainbat ale erosten zituen prezio merketu batean liburutegi publikoetan jartzeko. Aurreko Jaurlaritzaren erabakia izan omen zen. Sistema berria ez dakit nola den, baina Mendigurenek behintzat erosketa haiek desagertzea notizia txarra iruditzen zitzaiola azaldu zigun. Nik ere uste dut lastima dela, liburutegiak herritarrentzako euskal liburuz hornitzea zailagoa izango delako horrela.
Bestalde, Joxe Aranzabalek idatzitako hau irakurtzeko ere gomendatuko nieke liburugintzan dabiltzanei: http://goiena.net/blogak/faroa/heriotza-euskara...
| 2012-08-23 : 09:56 | #3
Sarean edo dena delakoan argitaratzeko erabili den moduan eta lizentzian dago gakoa. Lapurrak edukirik gabe uzten du biktima. Saretik jaisten duenak berriro parteka dezake. Kultura zabaltzeko lehenik ikuspegia zabaltzea komeni da



Egongo dau aukerakoagoa den hitzik baina liburu hau irakurtzen harrapatu nau artikuluak, NO LEER (alejandro Zambra). “Elogio de la fotokopìa" du izena kapitulu polit batek. Alpha Decay argit.