Musikariak -1 kirolariak - 0
| 2012-08-09 : 17:26 | automatikoa
Errazagoa da, salbuespenak salbuespen, puntako euskal kirolari izatea puntako euskal kantari edo musikari izatea baino. Behintzat alor batzuetan. Adibidez; laxotasun ideologikoan. Puntako kirolaria bazara lasai eraman dezakezu espainiar bandera eta sinbologia soinean, lasai agertuko zara komunikabide guztietan; kiratsa darion ugaritasunarekin, hainbatetan. Musikariak ez. Musikariokin dezente zorrotzago jokatzen da.
Tuitak (35) | Erantzun
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2012-08-09 14:16
Norbaitek esan behar zuen eta "Morau" izan da. Bikain gainera: Musikariak 1 / Kirolariak 0 http://t.co/Dt7BlTSh
Ander Elosegi Alkain @anderelosegi | 2012-08-09 14:33
@gara_isoto Oso gauza ezberdinak dira kirolaria eta musikaria.
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2012-08-09 14:40
@anderelosegi Musikariak ere oso desberdinak dira beraien artean. Eta suposatzen dut kirolariak ere desberdinak izango zaretela zuen artean
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2012-08-09 14:42
@anderelosegi Irunen eta Orion denetik dagoen bezalaxe. Baina exijentzia soziala oso desberdina da, ezta? Balorazioa ere desberdina beharko
pello_berria @pellourzelai | 2012-08-09 14:53
@gara_isoto Fikziozko argudiaketek gehienetan ez daramate inora.
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2012-08-09 14:58
@pellourzelai ez dut ulertzen fikzioa non dagoen. Oreka TX-en kasua erreala da. Jakina, Tommie Smith eta John Carlos ere egiazkoak ziren
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2012-08-09 15:01
@pellourzelai gure kasuan ebidentea da herritartasuna hobetsi dugula (poliziaren kasuan adibidez). Hor eztabaida interesgarri bat dago
pello_berria @pellourzelai | 2012-08-09 15:02
@gara_isoto Alderaketa da fikziozkoa. Argudiaketa exajeratu samarra. Badaude beste moduak estatu selekzioen kontua kritikatu nahi badu.
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2012-08-09 15:02
@pellourzelai askorentzat nortasuna ere fikzioa da. Horra beste eztabaida interesgarri bat
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2012-08-09 15:03
@pellourzelai Ez dezagun pentsa artistei posizio politiko jakinak hartzea debalde ateratzen zaienik. Ez hartzea guztientzat debalde da
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2012-08-09 15:06
@pellourzelai exijentzia soziala oso desberdina da. Xabi Alonsok eta Fito Cabralesek ezin dute berdin jokatu (fikzioa da, noski)
Ander Gortazar @derzu_uzala | 2012-08-09 15:08
@pellourzelai @gara_isoto kritika akaso kontrako zentzuan doa (edo uler daiteke): artisten posizio politikoa lupaz begiratzen dela
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2012-08-09 15:10
@pellourzelai kazetaritzaren ikuspuntutik, herritartasuna eta meritua hobetsi behar dira. Horrek ez du beste guztia estali behar
pello_berria @pellourzelai | 2012-08-09 15:12
@gara_isoto @HamaikaTb -n eztabaidatuko dugu, hurrengo batean. Hala egokituz gero.
GARA Iñaki Soto @gara_isoto | 2012-08-09 15:12
@pellourzelai gainera "Morau" artista da. Fikzioa egitea zilegi du, ezta? Horretan, kantautore eta ironian urrezko dominak bereak dira ;-)
txEroski @TxEroski | 2012-08-09 17:09
@gara_isoto zein musikarik jasan zituen B.Lizarazuk jasan behar zituen kritikak,mehatxuak?Imanol?ah frantzesa da kasua http://t.co/jhHBkGkR
Aitor Arregi Galdos @aitorarregi | 2012-08-09 22:39
@pellourzelai @gara_isoto uste dut alderaketa ez dela sendoa. Agian horregatik exijentzia soziala ere ez da berdina.
Ander Gortazar @derzu_uzala | 2012-08-09 14:20
+2016 RT @gara_isoto Norbaitek esan behar zuen eta "Morau" izan da. Bikain gainera: Musikariak 1 / Kirolariak 0 http://t.co/kmy5C1xV
Xan Harriague @xanharriague | 2012-08-09 14:21
Ona bait RT @gara_isoto Norbaitek esan behar zuen eta "Morau" izan da. Bikain gainera: Musikariak 1 / Kirolariak 0 http://t.co/TAikTcCC


