Teknologia albisteak
25

Olinpiar Jokoetan estatuenak ez diren banderak debekatuta daude

Erabiltzailearen aurpegia
2012-08-01 : 18:41

Pasa den asteazkenean, Frantziaren eta AEBen arteko emakumezkoen futbol partida ikusten ari zela -Glasgowen-, eskuetan zeraman Bretaniako bandera gordetzeko eskatu zion segurtasun guarda batek Thierry Le Sommerri, "parte hartzen duten herrialdeetako banderak soilik" erakutsi daitezkeela argudiatuz Olinpiar Jokoetan. Frantziako selekzioan jokatzen duen alaba animatzera joan zen Le Sommer Glasgowra.

Guztia irakurri (argia.com) »»

Txioak (24) | Erantzun 1

Erantzunak

2012-08-01 : 18:55

Ba ni ikurrinarekin noa abuztuaren 9an Maider Unda borrokatzen ikustera. Txartelak erosi ostean informazioa bidali zidaten, eta kontsultatzeko kirol-aretoetan ezin sar daitezkeen gauzen zerrenda. PDF batean dago zerrenda hori, hemen.

Banderak aipatzen dira, honela:


Flags of countries not participating in the Games (this excludes the flags of nations under the umbrella of a participating country such as England, Scotland and Wales)

Zaletu horrek, beharbada, argudia zezakeen Bretainia Frantziaren guardasolaren azpian zegoela... Nik puntu horri eutsiko diot. Segurtasunezkoak badatoz, Espainiako banderetako bat dela esan, eta ea zer dioten. Galeskoa aipatzen den puntuaren papera eskuan eroango dut, badaezpada,.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago