Teknologia albisteak
2

.EUS domeinua hurrengo fasera igaro da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-13 : 16:06

Duela minutu eskas jakinarazi du ICANN erakundeak hurrengo fasera igaro diren domeinuen zerrenda, eta tartean da .eus. ICANNek urtarrilean ireki zuen domeinuak eskatzeko aukera eta 1930 izen aurkeztu ziren, tartean .eus. Fase administratiboa igarota, baldintza guztiak bete dituztenen zerrenda aurkeztu da gaur. Azkenengo erabakia urte bukaeran jakinaraziko dute.

Eguerdiko 14.00 inguruan egindako prentsa-aurrekoan aurkeztu du ICANN erakundeak hurrengo fasera igaro diren domeinuen zerrenda. Esan bezala, urtarrilean ireki zen domeinu berriak eskatzeko prozedura eta harrezkero tramitazio fasean sartuta ibili gara.

Gaurkoan, baldintza guztiak betetzen dituztenen zerrenda argitaratu da. Hau da, hurrengo fasera igaroko direnen izenak. Eta tartean da .eus domeinua.

Aurkeztutako eskaeren artean 4 multzo desberdindu dituzte:

  • Komunitate mailakoak (eta hortxe dago .eus): 84 eskaera
  • Geografikoak: 66 eskaera
  • Karaktere ez latindarrekoak: 116 eskaera
  • Komertzialak edo antzekoak: gainontzeko guztiak

Hemendik aurrera alegazio fase bat izango da eta ICANN bera eskaera guztiak aztertzen hasiko da: zilegitasuna, interesa, erregistroa eskatu duen erakundearen baliabideak (PuntuEus elkartearena, alegia), eta abar. Urteroko diru kopuru bat ere eskatuko da (25.000 dolar inguru), eta diru-kopuru horri aurre egiteko baliabideak ziurrak direla bermatu beharko da.

Ondo bidean, abendu-urtarrilerako izango da behin-behineko erantzuna, eta baliteke lehenengoak 2013 hasierarako martxan izatea.

Ziur .eus ere 2013rako martxan izango dugula!

Erantzunak

Asier Sarasua
2012-06-13 : 16:46

Zorionak .eus elkarteari! 2013rako, ziur!


Sustatu
2012-06-13 : 17:39

Izaera komunitarioa dutenen artean daude galizieraren eta bretoieraren aldeko ekimenen .gal eta .bzh proposamenak.


Beste esparru komunitario batzuek, izaera geografikoa ere badute, adibidez:


  • .Corsica (Bertako erregioak eskatua)

  • .Tatar (Errusiako Tatarstan eskualderako)

  • .Quebec

  • .scot Eskoziarako.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago