Teknologia albisteak

Poesiaren bidea eta poesiaren bekatuak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-14 : 13:06

Duela aste batzuk inauguratu zuten Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako Kanpusean Poesiaren bidea. Iban Zaldua idazleak, inaugurazio hartan irakurri zituen poesiaren zazpi bekatu nagusiak manifestua argitaratu berri du orain Volgako Batelariak blogean.

View more presentations from sustatu.

Ibilbide berezi honetan, guztira, 40 bertso edo poesia irakur daitezke. Plaketan jarri dituzte lurrean, eta letra solteek eramaten dute ibiltaria batetik bestera. Gabriel Aresti, Rosalia de Castro, Mario Benedetti, edota Jorge Luis Borgesen testuak irakur daitezke: itsatsi dugun aurkezpenean aurkituko dituzu guztiak.

Iban Zaldua eta Mikel Urdangarin gonbidatu zituzten Poesiaren Bidearen inaugurazio ekitaldira. Lehenak, duela urte batzuk idatzitako Poesiaren Kontrako Manifestua harira gonbidatu zuten, eta Poesiaren kontra, edo poesiaren zazpi bekatu nagusiak manifestua irakurri zuen. Poesiaren omenez egindako ibilbide batean kontrako manifestu bat irakurtzeak itxuraz sor ditzakeen kontraesanak gorabehera, amaieran, ironiari helduz, honakoa baieztatu zuen Zalduak: "Orain, poesia zapalduz paseatu daiteke unibertsitatetik". Bigarrenak, berriz, zenbait bertso musikatu eta bere zenbait abesti abestu zituen.

Poesiaren Bideak bi helburu ditu. Batetik, poesiaren inguruan kanpuseko kide guztiei jakinmina eta interesa piztea, eta bestetik, kanpusean zehar ibiltzeko modu entretenigarriago bat osatzea.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago