Teknologia albisteak

Euskal sortzaileen I. topaketak antolatu ditu Ahotseneak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-06-14 : 10:06

Uztailaren 2an eta 3an ospatuko dira Euskal sortzaileen Igo topaketak, Azpeitian, Ahotsenearen eskutik. Helburua euskaraz sortzen dutenek elkar ezagutu, euskal sorkuntzaren egungo egoera elkarrekin aztertu eta balizko irtenbideak proposatzea izango da. Idazleak, musikariak, aktoreak, bertsolariak, gidoilariak, zuzendariak, dantzariak, margolariak, etab. deitu dituzte bertan parte hartzeko. Hala, bere burua euskal sortzailetzat duten pertsona guztiak (hitza agerian erabili zein ez) gonbidatuta daude Azpeitiako topaketetara joatera.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: musikazuzenean.com

Ahotseneatik adierazi dutenez, politika egiteko kultura berria aldarrikatzen den sasiotan, kultura politika berriak eskatzera datoz: "Euskal Herriak ez baitu gaurdaino ezagutu bere kultura jaso, gorde, maitatu eta transmisioaren bidez biziraupena bermatzeko ganorazko ahaleginik erakunde publiko edota alderdi politikoengandik". Horien beharra ikusten badute, baztertuak sentitu direlako izan da: "Eraginkorrak izango diren kultura politikak hausnartu, eztabaidatu eta adosterakoan, gutaz ahaztu egiten dira edo gutxi batzuk ezertarako balio ez duten foroetara deitzen gaituzte".

Gauzak horrela, zezenari adarretatik heldu eta eurek ekitea erabaki dute: "Erabakiguneak behar ditugu. Eta inork ez digunez antzeko aukerarik eskaintzen, guk geuk sortuko dizkiogu aukerak euskal kulturari".

Topaketetan parte hartzeko, izena eman behar da, info@ahotsenea.net helbidera mezu bat bidaliz.

Egitaraua

Uztailak 2, astelehena: Egungo egoeraren diagnosia nork bere kultura adierazpidetik, norberak bizitakotik.

  • 10:00-14:00.
  • Bazkaria.
  • 16:00-19:00.
  • 19:30: Askarako zikloaren bigarren mahai-ingurua: Zergatik ez da ikusgarria euskal kultura hedabideetan?

Uztailak 3, asteartea: Sortzaileok geure burua antolatu genezake?

  • 10:00-14:00.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago