Teknologia albisteak
1

Hasi dira bidaia kontaketak Deustuan

Erabiltzailearen aurpegia
berbaizu euskara elkartea
2012-06-13 : 10:06

Iñaki Guridi kazetariaren eskutik Ghana eta Etiopia gertuago izan zen Deustuan. Lehenengo pertsonan bizi eta ezagututakoak ekarri zituen Guridik, eta aste honetako ostegunean Iñaki Karegaren txanda izango da.

Iñakik Ganha eta Etiopiako bizimoduez, paisaiez eta bidaiatzeko moduez aritu zen. Ghanako hiriburua den Agbogbloshie auzunearen inguruan kontatutakoa azpimarratzekoa da. Izan ere, bertan biltzen da AEBtik, baina batez ere Europatik, iristen den hondakin elektroniko gehiena. Bertako bizilagunek hondakin horiek dituzten material ezberdinak, kuprea eta zilarra esaterako, ateratzen saiatzen dira eta honek, teknikarien iritziz, euren osasunarentzat oso ondorio kaltegarriak eragin ditzakete.

Etiopiari buruz Iñakik zera azpimarratu zuen, Afrikako hiriburu metropolitanoa den Addis Abebak kutsu europearra izan badezake ere, kale nagusietan topa daitezkeen mendebaldeko erosotasunak berehala desagertzen direla handik pixkat urruntzean.

Etiopia oso herri aberatsa da kultura eta hizkuntzei dagoekienez. Ondare horren bitxi bat Etiopia hegoaldean, Oma bailaran mintzatzen den Ongota hizkuntza da, jatorri ezezaguna duen hizkuntza. Gaur egun soilik 7 pertsonek hitz egiten dute, 120 lagunek osatzen duten komunitate batean. Bere hizkuntza alboratzen ari da, hainbat arrazoiren ondorioz, besteak beste, ganadurik ez dutelako, eta Etiopian ganadurik ez duena ez delako inor, eta horregatik Tsamay komunitatearen bizi estilo eta ohituretara pasatzen ari dira, euren hizkuntza galduaz.

Iñaki Guridik, ablazioaren inguruan ere hitz egin zuen. Etiopian intzidentzia handia duen ohitura, Afrikako beste 28 herrialdeetan bezala. Gaur egun legalki debekatuta badago ere, oso zabalduta dago oraindik. Badira elkarte ugari honen kontrako lana eginez, eta nagusiki komunitateko kideak mozketa genitala ez praktikatzeko kontzientzian zentratzen dira. Helburu horrekin komunitate osoa biltzen duten bilerak antolatzen dituzte. Bilera hauek, aintzineko ohiturei jarraituz, arbolapean egiten dira.

Datorren astean Bidaia Kontaketa egitasmoarekin aurrera eginik Afrikatik Amerikara salto egingo dugu: oraingoan, Iñaki Kareagak Venezuelara eramango gaitu.

Hurrengo bidaia kontaketa

  • Noiz: Osteguna, ekainak 14, 19:30ean.
  • Non: Mullerrenea (Ramon y Cajal, 42)

Erantzunak

Izen saltsa
2012-06-13 : 21:08

Iñaki Guridi Ghana eta Etiopiaz aurreko saioan, Iñigo Kareaga Venezuelaz biharkoan:



http://www.blogak.com/berbaizu/bihar-venezuelara-zatoz



Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago