Larraskituko Zikingunea. Sarreratik, gezurrak
| Ingurumena | 2012-06-11 : 10:06
Sarrerako kartelaren arabera, zortzi hondakin mota jasotzen da Larraskituko Garbigunean. Jaso bai, baina baita sailkatu gabe, nahasian, guztiak edukiontzi berera bota ere. Arropa, zapatak, burni eta plastikozko altzari bat eta lapiko zahar bat eraman nituen. Egurrik eta obretako hondakinik ez zela ikusita, guztiak edukiontzi berberera botatzeko agindu zidan bertako arduradunak. Harrapazak Txiribiton!
Erreferentzia: http://sustatu.com/1339363446/DSCN0580.JPG
Erantzunak
| 2012-06-18 : 12:07 | #2
| 2012-07-20 : 14:15 | #3
Hilabete pasatxo joan da eta, atzo, Bilboko udalaren e-mail ofizial bat jaso nuen, neure kexari erantzunez. Teoria azaltzen zidaten, alegia, Larraskituko kartelaren arabera hondakinak sailkatuta batzen zirela eta abat. Eta badagoela "resto" deitzen duten soberakin bat. Gaztelera garbian jaso nuen erantzuna.
zuzeu.com eta sustatu.com-en jarritako argazkiekin erantzun nien atzo e-postaz, teoria eta praktikaren artean zegoen aldea berriz ere salatuz. Eta, bide batez, langileetako baten zabarkeria salatuz.
Gaur telefono dei bat jaso dut, euskaraz, modu jatorrean tratuagatik barkamena eskatuz eta BilboGarbien mugez eta batipat Larraskitukoaren kasukoak (muga fisikoak) aipatuz. Eskertzekoa, zinez.
Elorrietan edota etorkizunean egin asmo duten BilboGarbi berriago batean bete daiteke karteletan jartzen den guztia. Larraskitukoan, pisu gehien batzeagatik egurra eta "escombros" horiez gain, olioa, telebistak, sofak eta abar batzen dira. baina ez behar luketen guztia.
Bizkaiko Aldundiarenak ere garbigune berriagoak eta egokiagoak omen dira.
Badugu, hortaz, non eta zer hobetu.



edu | 2012-06-15 : 16:23 | #1
lar asquito
hori bai oso elebiduna... hurrena, nazkune proposatzen dut nik