Publizitatea, antzarak eta mozoloak
| Marketina | 2012-06-05 : 11:06
Trafiko arauak betetzearen aldeko publizitate kanpaina abiatu du Eusko Jaurlaritzak, eta protagonista antzara bat da. Arauak bete ezean, "horrela ikusten zaituzte besteek." Antzara bat bezala? Euskaraz pentsatu izan balute, "mozolo bat bezala" izan zitekeen beharbada, baina mozoloak akaso iragarkiaren asmatzaileak izan dira.
Erreferentzia: http://azpitituluak.com/es/1338540263
Erantzunak
| 2012-06-05 : 12:38 | #1
Bai, benetan...zenbat diru botatzen dan holako txorradetan...gogaitxu besterik ez debe eitxen...nazkau...
Kultura Sailak, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren bitartez, zenbait publizitate-kanpaina abiarazi ditu euskara gizartean erabiltzeak hizkuntzaren normalizazio prozesuan duen garrantzia azpimarratzeko.
Kanpaina horiek urtero egin eta zabaldu dira, etengabe, 2001 urtetik aurrera. Horien bitartez, aurrean aipatutako normalizazio-prozesua sustatzeaz gain, euskara bizi irauteko behar dituen esparruetan kokatu nahi izan da. Emaitza batzuk lortuz joan gara, hala ere, beharrezkoa ikusten dugu mezu berriak zabaltzen joatea helburu berberarekin.
Igorritako mezuak, oro har, hiri-inguruarekin eta, batez ere, gazteen sektorearekin identifikatzeko landu dira; arlo bi horietan euskara erabiltzeko edota aldeko jarrera pizteko. Bide batez, euskara bere inguruko hizkuntzak bezain moderno eta baliagarri plazaratu da.
Kanpainotan erabilitako euskarriak ikusi nahi izanez gero, egin aukera:
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6989/eu_2438/eu_12463.html