Madonna eta Kalakan mundu biran elkarrekin
| Musika | 2012-06-02 : 08:06
Astean zehar iritsi zitzaizkigun oihartzunak Tel Aviv hiritik, Madonnaren bira berriko entseguetan euskal talde bat zela, Kalakan, eta Aldapeko kantatzen zutela... Bideoak ere filtratu ziren. Entseguak igarota, bira hasi da. Maiatzaren 31n izan zen lehen kontzertua Tel Aviv-en eta hangoa da irudi hau.
Youtube-n zenbait bideo amateur agertu dira jendeak ostegun gauean Tel Aviv-en grabatuak. Uste dugu Kalakan agertzen dela hiru kantuko sekuentzia batean espektakuluan.
Sekuentzia hasten da Open Your Heart eta Aldapeko kantuaren nahasketa edo medley batekin. Kalakan.-ekoak hastean, sagardorako sagarra joten erakusten duten irudiak erakusten ditu atzeko bideoak, eta euskal ukituko koreografiarekin ari dira denak dantza eta bira (eta denok, "jo! jo!" kantari, Maddonak Sagarra jo! batekin amaitu arte)
Zera da guztiaren sekuentzia, agian biran zehar errepikatuko dena:
- Open Your Heart -en bertsio bat
- Horrekin jarraian bat egiten du Aldapeko Sagarraren kantuak.
- Bakearen aldeko diskurtso bat sartu zuen ondoren Isralegoan Madonnak
- Masterpiece kantua.
Hemengo bideo honetan sekuentzia oso hori dago, ez kalitate onegian.
Masterpiece kantuan ere Kalakan-ekoek protagonismo handia dute. Goiko argazkia une horretakoa da, eta behean itsatsi dugun bideoak kalitate hobean erakusten du hau.
Biraren hurrengo datak hemen daude. Bihar Abu Dabin izango da. Gugandik gertuago, ekainaren 20 eta 21ean Bartzelonan, eta uztailaren 14an Parisen. Europako azken data uztailaren 24an izango da, Nizan (Proventzan).
Erantzunak
| 2012-06-02 : 16:21 | #2
| 2012-06-02 : 22:36 | #3
Iparraldeko Euskal Irratiak-en elkarrizketa egin diote Thierry Biscaryri, Kalakan taldeko kideari. Elkarrizketan kontatzen du, besteak beste, nola ezagutu zuten Madonna eta nola iritsi diren berarekin lan egitera.
Hemen dago entzungai: Kalakan taldekoekin elkarrizketa
| 2012-06-03 : 21:43 | #4
| 2012-06-04 : 08:31 | #5
| 2012-06-04 : 10:13 | #6
Espektakuluaren hasieran bertan ere, euskaraz hasten dira! Halako tankera erlijiosoko kontu batekin hasten dira, Galiziako Santiagoko katedraleko botafumeiro bat, eta hiru fraide, budista itxurakoak irteten dira... Kalakan-ekoak dira horiek, eta euskaraz hasten dira.
Zuberera dela iruditu zaigu, baina ez dugu kantu zehatz bat identifikatu. Hitzetan Madonna, otoitzak, zerütik... hitz batzuk harrapatu ditugu. Baliteke apropos espektakulurako idatzitako zerbait izatea. Goiko bideoa berria da, bart gaueko Abi Dhabiko kontzertuaren irekiera. Une bera Tel Aviv-ekoan.
| 2012-06-04 : 11:33 | #7
| 2012-06-04 : 17:36 | #8
Erabat ados Iñaki Lazkano eta Hodeirekin.
| 2012-06-05 : 22:16 | #9
Ni ere ados nago Iñaki eta Hodeirekin, zer egingo diogu ba!
Baina utzidazue kritikatxo bat egiten:
Joer, benetan, zein nekeza den euskaldun konprometitua izatea. Ez dugu berri pozgarrietarako zirrikiturik. Danari kaña.
Kasualitatea ere! Maddonak, non eta Israelen hasi behar du euskaldun guztioi irribarrea sortarazi digun jira marabillosoa! Joan ahal zen munduko beste edozein tokitara... Bueno, ez: edozein tokitara joanda ere, izango genuen egurra emateko tarterik.
Nik, bideoa ikusita, poza sentitu dut. Espektakulu kutrea, nire iritziz, baina harro sentitu naiz Kalakanekoez, ez dakit nola azaldu.
Eta burura etorri ez zaidana, momentu batean ere ez, boikotarena izan da. Mundanoegia bihurtzen ari ote naiz?
Zein nekeza den euskaldun ezkertiar ekologista internazionalista feminista izatea. Eta, hala ere, izaten saiatu behar!
| 2012-06-06 : 08:59 | #10
| 2012-06-06 : 10:22 | #11
| 2012-06-06 : 12:15 | #12
Hona hemen Kalakan taldearen MySpace txokoa. Bertan dago, besteak beste, Sagarra jo! kanta sonatua.
| 2012-06-07 : 13:19 | #13
Hau ere kontatu beharko dugu :
http://www.embajada-palestina.es/relaciones.php



leire narbaiza | 2012-06-02 : 15:54 | #1
Azken bideoan adi egonez gero, 3:10 minututik aurrera (oso denbora laburrean) ikus liteke Kalalaneko batek, Jaxanmixel Bereauk (ile luzedunak, eskumatan agertzen denak) bernetan dantzariek eramaten dituzten txintxarriak daramatzala, hainbat dantzatan erabiltzen direnak, Durangaldeko "Dantzari dantzan" adibidez.