Teknologia albisteak

Hezkuntza berrikuntza: nola erantzun eskolaren erronkei?

Erabiltzailearen aurpegia
Mondragon Unibertsitatea
2012-05-28 : 11:05

Ekainaren 1ean jardunaldi bat egingo da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan: Hezkuntza berrikuntza: nola erantzun eskolaren erronkei?. Ekitaldiaren asmoa da unibertsitate eta eskolen arteko harremanean sakontzea, beti ere, elkarlanean eta esperientziak partekatuta.

Jardunaldiak goiz osoa iraungo du, eta bertan hitzaldiak eta mahai inguru bateratuak egongo dira, eta baita bi ibilbide aukeran: Berrikuntza metodologikoa eta Eleaniztasuna eta irakasleen formazioa hizkuntzen didaktikan.

Jardunaldia, besteak beste, eskoletako irakasleei, orientatzaileei, zuzendariei eta berritze guneetako teknikariei zuzenduta dago. Matrikula doakoa izango da. Hori bai, izena eman beharko da, eta gaur da horretarako azken eguna. Hurrengo helbidean egin dezakezu: harrera.huhezi@mondragon.edu Izena ematerakoan, zehaztu behar da zein den aukeratutako ibilbidea.

Egitaraua

  • 08:45 Harrera: Dokumentazio banaketa.
  • 09:00 Ongi etorria: Nekane Arratibel, Huheziko dekanoa.
  • 09:15 Hitzaldia: Hezkuntzaren Hobekuntza: ildoak, estrategiak. Eragileen zereginak. Agurtzane Martinez (Huhezi).
  • 10:00 Kafea.
  • 10:30 Esperientziak eta eztabaida, bi ibilbide aukeran:
    • A ibilbidea: Berrikuntza Metodologikoa (Tokia: Areto Nagusia N.0.2)
      • Ikaskide taldeak. Berrikuntza baten ezarpenean izandako esperientzia. Joseba Bilbao (Bihotz Gaztea ikastola, Santurtzi).
      • Haurraren seinaleak hobekuntzaren abiapuntu. Alex Barandiaran (Huhezi).
      • Etorkizuneko erronkei erantzuten ikastea. Irakasletzako ikasketen ikuspegi aldaketa. Mariam Bilbatua (Huhezi). Eztabaida.
    • B ibilbidea: Eleaniztasuna eta irakasleen formazioa hizkuntzen didaktikan (Tokia: N.0.9 Aretoa)
      • *Hezkuntza berrikuntzarako elkarlana: Teoria eta praktikaren uztarketa ikastolen Eleanitz egitasmoan*. Itziar Elorza (Ikastolen Elkartea).
      • Eskola eta unibertsitatearen arteko elkarlana: Luis Ezeiza Herri Ikastetxean izandako esperientzia. Begoña Pedrosa eta Pili Sagasta (Huhezi).
      • Irakaslearen autokonfrontazioa hizkuntzaren didaktika berritzeko tresna gisa. Esperientzia bat Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan. Matilde Sainz (Huhezi), Arantza Ozaeta (Huhezi) eta Joxan Elola (Salbatore Mitxelena Ikastola, Zarautz). Eztabaida.
  • 12:30 Mahai-ingurua: Nola erantzun eskolaren erronkei: Eskola eta Unibertsitatearen arteko elkarlana. Lourdes Etxebarria (Aretxabaletako Kurtzebarri Eskola), Joseba Bilbao (Bihotz Gaztea Ikastola, Santurtzi), Paloma Gabirondo (Salbatore Mitxelena, Zarautz), MKarmen Garrido (San Martin eskola, Aramaio), Mariam Bilbatua (Huhezi) eta Arantza Ozaeta (Huhezi). Moderatzailea: Ainara Artetxe (Huhezi).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago