Teknologia albisteak

Saguzarren azterketarako mintegi teoriko-praktikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2012-05-23 : 12:05

UPV/EHUko Saguzarren estrategia trofiko eta espaziala Ikerketa Taldeak antolatu du mintegi hau, UEUren laguntzaz. Saguzarrak oso mehatxatuta dagoen animalia-taldea dira, eta mintegi honen helburu nagusia animalion biologia eta jarraipen metodoei buruz dagoen ezagumendu-eza gainditzea da. Jardunaldi hau saguzarren biologia eta monitorizazio-teknikei buruzko lehen ekitaldia izango da Euskal Herrian. Eibarren izango da, ekainaren 6tik 9ra. Prezioa, 100 euro.

Izan ere, saguzarren gaueko jardunak, babesleku askotan ezkutatzeak eta gizakiaren belarrirako entzungaitz diren ultrasoinuen erabilerak adituen esku utzi du luzaroan espezie hauen ikasketa. Egun baliabide teknologiko eta ezagumendu-maila nahikoa dago ugaztun-talde honen azterketa publiko zabalari helarazteko.

Ekainak 6. Saguzarren Sarrera

  • 16:00 – 17:30 Dibertsitatea eta Ekologia. Egoitz Salsamendi Pagola
  • 17:45 - 19:00 Kontserbazioa. Urtzi Goiti Ugarte

Ekaina 7. Populazioen Jarraipena

  • 16:00 – 17:00. Jarraipen Teknikak eta Ekokapena. Inazio Garin Atorrasagasti
  • 17:15 - 19:00. Ultrasoinuen detekzioa. Joserra Aihartza Azurtza

Ekainak 8. Saguzarren kontserbazio-ekimenen adibideak

  • 16:00 – 17: 00. Ezagutzak eta kontserbazio ardatzak Lapurdi aldean. Iker Elosegi
  • 17:15 – 19:00. Kataluniako saguzarren kontserbazio-ekimenak. Carles Flaquer Sanchez
  • 20:00 – 00:00. Irteera

Ekainak 9. Ultrasoinuen analisia eta identifikazioa

  • 16:00 – 17: 00 eta 17:15-19:00 Soinua eta ultrasoinua. Saguzarren ultrasoinurako baliabideak.
  • 20:00 – 00:00. Irteera

Oharrak

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago