Interneteko albistegia

Altza hatza Independentziarantz: Independentzihatz

www.independentzihatz.com | Aldarrikapenak | 2012-05-18 : 11:05

Independentzihatz egitasmoaren helburua, eskuko hatz txikia altzatzearen ohitura zabaltzea da, idenpendentziaren aldeko ikur modura. Atera zure argazkia, hatza altzata, eta igo Independentzihatz webgunera! Independentzihatza, txikia izan arren besteek adinako eskubidea duelako, Euskal Herriaren independentziaren aldeko aldarria!

Independentzihatza, Euskal Herriaren independentziaren aldeko aldarria egiteko keinu txikia da! Txikia baina ozena!

Konplexurik gabe, altza independentzihatza!

  1. - Jo gure webgunera, www.independentzihatz.com
  2. - Igo argazkia idenpendentziaren zeinua eginaz.
  3. - Kokatu mapan
  4. - Gorde

Independentzihatz aldarriaren helburua, eskuko hatz txikia altzatzearen ohitura zabaltzea da, idenpendentziaren aldeko ikur modura. Zeuk ere altza hatza Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko!

Info gehiago, webgunean eta Twitterren.

Erantzunak

Texas_askatuta | 2012-05-18 : 12:11 | #1

Irudian bandera españar bi dagoz, bata zein bestearengandik berezita izango dalakoan,

Gilen | 2012-05-18 : 16:01 | #2

Lehen begiratuan pentsatu dut albistea Altza herriaz ari zela, baina ez. Tira ba, dena indenpendentxiaren alde.

Irala | 2012-05-19 : 21:05 | #3

Altza hatsa? Altxa atxa? Altxa haltza? Xuxen, lagundu!!!
Ortografian bezainbat espainiar banderen kontuan burua argitu egin behar dugu.

españolik ez! | 2012-05-20 : 21:52 | #4

Aukeratutako argazkiak, nik uste batekin gutxi ez eta bi bandera español jarri izana salatzen duela. Beeheko bandera ez baita batzuk dioten bezela ERREPEUBLIKARRA, ESPAÑOLA baizik. Besteari ez diote bandera monarkikoa deitzen, ba hau ere beste bezain ESPAÑOLA da, bandera arrotza guztiz guretzat.
IKURRIÑA BAI, BAI, ESPAÑOLA EZ, EZ! IN DE PEN DEN TZI HATZ!!

Texas_askatuta | 2012-05-21 : 08:12 | #5

Ba badirudi Donostiako Udalean agintzen dagoenari ahaztu egin zaiola kontu hori. Ze berak dauka horren ardura, ez beste inork.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu