Igandean, Sortzen-Ikasbatuaz jaia Iruñean
| Hezkuntza | 2012-05-15 : 10:05
Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak urteroko jai nazionala ospatuko du. Aurtengoan Iruñean egingo da, Haziak hezten lelopean, datorren igandean, maiatzaren 20an.
Urteroko jaia egingo du Sortzen-Ikasbatuaz taldeak: maiatzaren 20an izango da, igandea, Iruñeko Takonera parkean.
Historiari begira jarriko dira, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena denez gero. Curriculumean gertakari horiek bestela azaltzen direla salatu du taldeak: gaitegiak dio nafarrak hala nahita batu zirela Gaztelara. "Gertaturikoa ezagutzeko eskubidea dutela ikasleek", esan du taldeak.
Haziak hezten du goiburu jaiak, eta Berriozarko eskola ari da antolatzen.


