Teknologia albisteak

Gernikako bonbardaketaren urteurrena San Franciscon

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Lopez de Luzuriaga
2012-04-28 : 10:04

Kaliforniako hiriko euskaldunek ere Gernika izan dute gogoan egunotan. Arreta handia piztu du eta areto bete jende (60 bat pertsona) eman da The Bombing of Gernika dokumentala ostiralean, apirilak 20, arratsaldeko 7:30ean South San Franciscoko Cultural Centerren. Bertaratutakoen artean, 1937an erbestera jo behar izan zuenik eta haien seme-alabarik bazegoen.

Dokumental bikainaren aurretik, Daisy Cutter euskal film labur mutua izan zen ikusgai, egungo gerren kontrako aldarria.

Gero, Stanford Unibertsitateko euskara irakasle Iñaki Lopez de Luzuriagak hartu zuen hitza eta, besteak beste, Gernikako Arbola, foruak eta gerra aurreko autonomia ahaleginak aztertu zituen bere aurkezpenean.

Azkenik, zorroztasun handiz, hainbat ikuspuntutatik (hainbat lekukorena ere) Gernikako gertaera lazgarrien berri erakusten duen 55 minutuko dokumentala eman zen, "The Bombing of Gernika".

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago