Kirmen Uribe Stanford Unibertsitatean hizlari
| Liburuak | 2012-04-30 : 08:04
Harrera beroa izan du Kirmen Uribek Stanforden apirilaren 24an eman hitzaldiak. Iberian Studies Sailak gonbidatuta bertaratutako euskal idazleak bere liburuaren aurkezpena egin zuen 260 Eraikineko German Libraryn. Bilbao New York Bilbao bere eleberriaren azalpenean, teknika narratiboaz eta egituraketaz aritu zen, eta liburuan baliatu duen auto-kontaketa nabarmendu.
Gernikaren bonbardaketaren urterrena dela gogora ekarriz, bere eleberriarekin uztartu zuen data berezi hori, eleberrian agertzen den bere familiaren historiaren bidez.
Ondarroako idazleak eleberriaren bi pasarte irakurri zituen, bertaratu ikasle eta irakasleen gozamenerako (gehienak ere literatura eta gaztelania klaseetako ikasle eta irakasleak). Gero, galdera-erantzunen txanda etorri zen.
Kirmen Uribek argi utzi nahi izan zuen berak euskarazko literatura egiten duela. Stanfordeko ekitaldiaren ondoren, Kirmen Uribek San Franciscoko bere egonaldia utzi du Irlandako beste agerraldi batean parte hartzeko.



Peau noire, masques blancs | 2012-05-02 : 13:35 | #1
http://basque.criticalstew.org/?p=8262