Teknologia albisteak
2

Bonbardaketen 75. urteurrenean (1937-2012), Gernikakoa memoriaren erdigunean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-04-24 : 12:04

Bete dira dagoeneko 75 urte Gerra Zibileko matxinatuek Gernika, Durango, Elorrio, Eibar eta Euskal Herriko beste zenbait herri bonbardatu zituztenetik. Bonbardaketa guztien artetik, batik bat, Gernikakoa da ezagunena, nazioartean oihartzun handiena izan zuena. Hamarkadak pasa dira ordutik, eta 75 urte beranduago, pixkanaka, isilarazitako sarraskiak azaleratzen ari dira. 75 urte betetzen diren honetan, hainbat ekimen antolatu dituzte herrian.

Memoria osatzeko lanetan, Lobak plataforma sortu zuten Gernikako zenbait gaztek urtarrilean. Sortzaileak dira, eta euren helburua sorkuntza pieza ezberdinen bitartez bonbardaketa lantzea da, horretarako, dantza, dokumentala eta musika erabiliz. Apirilaren 27an ikuskizuna eskainiko dute Gernikako Lizeo Antzokian.

Gernikako Bakearen Museoak, bere aldetik, egitarau berezia osatu du Bonbardaketaren 75. urteurrenerako. Batetik, nazioarteko sinposioa antolatu du, gaur eta bihar bitartean egingo dena, Gernikako bonbardaketa eta bere nazioarteko oihartzuna izenburupean. Bestetik, bisita gidatuak egingo ditu ostiralean, Bonbardaketaren urteurrenaren egunean.

Ildo beretik, eta bonbardaketaren ingurukoak ezagutarazteko lanean, 1937: Bizitzak eta bonbak eta Maizales bajo la lluvia liburuak argitaratu dituzte. Lehenengoa, gaur aurkeztuko dute Bilbon, eta Bernardo Atxaga, Jose Fernandez de la Sota, Miguel Gonzalez San Martin eta Ignacio Martinez de Pisonen eskutik dator. Bigarrenak, aldiz, urtebete du dagoeneko, eta egilea Aitor Azurki kazetaria da.

Gernikako egitaraua

Orain arte hainbat ekimen burutu dituzte, eta jarraian dituzue gaurtik aurrerakoak:

Apirilaren 24a

  • 19:30. Kukai-Ttanttaka 1937, Lizeo antzokian.

Apirilaren 25a

  • 19:00. Mahai ingurua, Lizeon: Estaturik gabeko nazioak eta erabakitze-eskubidea. Eskoziako, Flandriako, Kataluniako eta Euskal Herriko ordezkariak.

Apirilaren 26a

  • 12:00. Gernika 1937-2012: Adierazpena, Foru plazan.
  • 15:45. Sirena hotsak, Merkurio iturriaren inguruan, eta elkarretaratzeak Eriako lorategietan, Errenterian eta San Kristobal plazan.
  • 19:00. Gernika sutan kale antzerkia, herriko zenbait gunetan.
  • 21:00. Kandelen manifestazioa eta amaiera ekitaldia, Foruen plazatik abiatuta.

Material gehiago

Durangoko bonbardaketaren inguruko dokumentala

Eibarko bonbardaketa

Erantzunak

Luistxo Fernandez
2012-04-24 : 12:21

Eta gaur, urteurren sorta honetako une dramatiko horietako batean, Espainiako ejerzito nazionala Elgetan sartu zeneko 75. urteurrenean, ejerzito hori berori maniobrak egiten dabil Elgetan. Bertako alkate Oxel Erostarberengandik jakin dugu.


Izugarria eta iraingarria iruditzen zait. Horra gertaturikoaren kontakizun bat, duela 3 urte grabatu niola txango informatibo batean Juan Ramon Garairi, memoriaren aldeko elkarte bateko ordezkariari.



Anzuategi Bastarrekua baserriaren ondoan dago grabatua bideo hori. Duela 75 urte hil zituzten 20 lagunetatik batzuk hor lurperatu zituzten zulo batean. Beste bideo bat hemen.


Sustatu
2012-04-25 : 17:57

Atzoko maniobra militarrek oihartzun handia izan dute han eta hemen.


Adibiderako, hementxe gaurko prentsan aurkitu ditugun zutabe eta biñeta batzuk:



Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago